www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Miragarri ezin...

 

Miragarri ezin daizkenak

explika gure mieki

egitentu ofratzen denak

mai gartan arima oneki.

 

Baña sollik ez ori,

baizik on diren guziak

on eta gaixtoeri

dakarzki axuri biziak.

 

Edo gorputzaren dela,

edo dela arimaren,

niondik ezin daikela

logratzen, ezpada emen.

 

Arima, penatan nora

nora zu joanen zara?

Atoz atoz sagrariora,

nola txoria kariara.

 

Iltze-gisas naiz beldur

kontues lotsaturik:

Nondik naike izan segur?

Non izan konsolurik?

 

Ai bateki gau ta egun

penaturik bizi naiz:

Ai ene Jauna Jesus,

salbatuko ote naiz!

 

Nora nora joanen naiz?

O axuri onegia,

orrengana eldu naiz,

ori da nere on guzia.

 

Ori juez nai nukena,

eztu bere parerik:

Nor ote da eldu dena?

Ori da, ta ez berzerik.

 

Ori juez gura bera,

emen ala altxatzen dena:

Datorrelaik juzgatzera,

ez nazala ni kondena.

 

aurrekoa hurrengoa