www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Kalbariora

 

Kalbariora ia iganik,

beira ia beira lekua,

non duen aienganik

Jesus onak deskansua.

 

Etziteko egerdian,

iten diote goatzea,

errepausa neke andian

ar dezan an, gurutzea.

 

Erran dute etzin daiela

zur gartan edaturik,

ta ala reposa daiela

ongiseguraturik.

 

Josirik an itzeeki,

irur edo laur diran,

gora airean zurareki,

dilindan ala il daien.

 

Bi ladron bi saiestsetan

paratu; ori zertako?

Ezaundaien guzietan

au gaixtoena, ortako.

 

Irur ordus agonian

Jesusek iraun duzue;

ain exzeso geiegian

gugatik pagatu zue.

 

Zure amores ikusazu

zur gartan salbazalea;

ikusazu ta ikasazu

amatzen amazalea.

 

Jesus onak gure amores

ainberze pasaturik!

Nola paga, naiz dolores

gu guziok urturik?

 

aurrekoa hurrengoa