www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bizio zarren atratzeko

 

Bizio zarren atratzeko,

Jesus, eztut mediorik,

ta bertute azitzeko,

ori bekalakorik.

 

Penitenzia nondik da,

eta negarren ogia?

Mai gortan ematen da,

o axuri onegia.

 

Jesus, on beiraturik

gaixto gonen amazale,

biotza presaturik

eldu zaida negargale.

 

Kastidade garbi naia

non da, non azitzen da?

Orra azia, orra maia,

on eman ta amatzen da.

 

Eta nork beiraturik

ain guzia garbi emen,

ezta asiko alketurik

bere etxea garbitzen?

 

Amoresko sua bada

nola bear, nai badut,

emen ematen ezpada,

nion izanen eztut.

 

Amoresko sutan dago

or guzia itxekirik;

ni, naiak barin banago,

erretzeko bizirik.

 

Pazienzia bada non,

non dezaket arkitu?

Eske ta eske emen egon,

gabe eztaike gelditu.

 

aurrekoa hurrengoa