 |
Pasioaren zenbait pausu
1 Odio artu ziotena gaixtoek
Sandu hipokritek Jesus onari
artu ziote odio ta inbidia, zeren
ziñez sandu ona amablea zen;
zeren bekatariei barkatzen zuen;
zeren milagroak iten zituen;
zeren guziei ongi egiten;
zerurako bidea erakusten;
legea manatzen, egiak erraten.
2 Saltzea Jauna Judas traidoreak
Saldurik erosten dute
merke eder Jesus iltzeko
nola erresa; ala asetzeko
beren inbidia, ori indute;
bera emanda gu bizteko.
3 Odol-izerdia
Beira Jesus onegia:
Pensatu doloresko
pasioan, ta bere odolesko
izerdi lotsagarria...
Bere Aitari dago eskatzen
gizon bekala izuturik,
baña dena ofreziturik
osokiro konformatzen.
4 Preso eramatea
Judasek Jauna apaturik,
guziek dute arrapatzen,
lotzen erru, maltratatzen,
ta ermaten arrastaturik.
5 Anasen etxera
Anasen etxera lenik,
Kaifasen aurrera andik;
esperan zeude an iadanik
otsoak batzarre eginik,
alas olas axuria
galtzeko nolanai dela,
gaixtotako daukatela,
golpatus ere aurpegia.
6 San Pedroren ukatzea
San Pedrok lotsarriturik
ukatu zue bere Jesus;
baña an urrikiaren sus
negar asi ze heriturik.
Berzeek tenturik gabe
tratatzen Jesus golpatus,
begiak ere bendatus,
ez nior bere alde jabe.
7 Kalabozoan sartu
Noiz ere bai aspertu ondoan,
uzten dute kalabozoan,
loturik ta postura gaixtoan
gauaren gañarakoan.
Errepausarik eztare an;
guziak an trebe dire,
gaizkiak berritzen dire:
Zenbat, nork pensa, nork erran?
8 Agertzea biramonean
Agertu biramonean
ze gaixtoen alzinean,
kolore gaitz ubeldurik:
Non an urrikaturik?
Galdegin ia Kristo den;
aitu baietz, ta alaere
aiek ez duda batere
Pilatosgana ermandadin,
gal dezan au ark berere:
Guk ezin kastiga aski emen.
9 Pilatosi presentatua
Jesus presentaturik
Pilatosen alzinean,
juduek tema berean
falsoki akusaturik.
Ark ongi informaturik
libre deklaratu zue
anitz aldis erran zue
etziola kausarik
aurkitzen, ta penarik
deus gabe utzi nai zue.
Ongi: Baña juez olloa
aien oius loturik
nai damaten arturik
Herodesgana presoa.
10 Herodesen sentenzia
Herodesek, baize urdea,
san Juan zuena ilarazi,
Jesusi ezin atrarazi
zion itz bat, naiz lebea.
Erotako du tratatzen,
manta txuri bat paratu,
irris ta burlas jokatu
eta ala du itzularazten.
11 Pilatosengana itzultzea
Pilatosek ikusirik
Jesus ala bialirik,
dio berriz, eztiot nik
aurkitzen kulpa batere,
ezeta Herodesek ere,
bentzait ez mostra andirik.
Aiek oiu, gaixtoa dela,
ezin libre utzi daikela.
12 Autara, Jesus edo Barrabas
Pilatosek libre naies
Jesus, baizekie uso zena
libratzea nai zutena,
baliatzen bazkoa jaies.
Zeuka preso Barrabas
gaizkiegille famatua;
Jesus berriz ain sandua
eman autara beras,
zein nauten libre berez,
Jesus edo Barrabas.
Aien mian satanas:
Barrabas, diote; ez au, au ez.
13 Jesusen azotatzea
Beraztu naies juduak,
Pilatosek azotatu
zue Jesus eta urratu.
Nola permiti zeruak?
Beira, arima, ongi emen,
Jesus zatikaturik
eta odolestaturik
eta nola bera usten den!
14 Aranzees koronatzea
Etzire asetzen juduak
gaitz egines, naiz urratu;
berze bat zute pensatu,
baizire gizon deabruak.
Au, diote, nai ze izan
errege, korona zagun,
nola apaindu billa zagun
ta bere agurrak eman.
Jarririk alki batean,
korona zarres buruan,
zetro-gisa kana eskuan,
purpura zar bat soñean.
Gero doaz ellegatus
ta eskarnios salutatus,
agur errege, burlatus,
aurpegira lixtukatus,
burua kanas golpatus,
esku ta ostiko tiratus.
15 Agertzea jendeari: «Ecce homo»
Jesus ala ilundurik
Pilatosek atra zue
jendeari, ta uste zue
ikusi lastimaturik;
eta «ecce homo» erran zue,
ona gizon gura emen;
baña an etze lastimarik,
oiu bai: ken, kenbez, ken.
Ark: eztu onek gaizkirik.
Aiek: kruzifika, kruzifika bez.
16 Sentenzia kruzifikatzeko
Pilatosek ia etsiturik
aietas, eta arriturik,
ta berze aide iziturik,
sentenzia injustoa eman zue
iltzeko kruzifikaturik;
eskuak garbitus lenik,
aren emateko, erran zue:
Ni libre naiz onen odoletik.
17 Kalbariora biajea
Jesus onak artu zue
gurutze gura soñean,
ta gure bekatuak gañean.
Zoeie erorka ezin jasis,
beira ia atsanditurik,
izerditan, auspeska eroririk.
O gure kulpen pizua!
Jaun andia akaitu du,
ta lurrera bota du,
ezin emanes pausua.
Ama-semerik obenak
biak an opaturik,
elkar ain amaturik,
zer penak, pensa, bienak!
Peona alokatu zute
gurutzea eramateko,
ala bizi ellegatzeko
Jesus; artan il nai zute.
Beronikak izerdia
Jaunari oialas garbitu,
Jaunak artan inprimitu
betikos bere iduria.
Gure kulpak ermantu
Jesusek bere soñean,
pagatzeko gurutzean,
ta ala salbatzeko gu.
Jositzeko gurutzean
Jesus an biluzirik,
zauri odoles beterik
beira guzien aurrean.
18 Guruzifikatzea
Errege dena zeruan
beira kruzifikaturik,
ladron-gisa trataturik,
lan gau eginda munduan!
Gaixtos burlatzen ai ziren;
Jaun onak ongi nai diote:
Ene Aita, barka bezote;
eztakite zer ai diren.
Oroi bedi nitas, zio
ladron onak guruzetik.
Jaun onak berla beretik:
Bai, errespondatu zio,
paraisoan, diot firmeki,
egoin zara egun nereki.
Amari san Juanes dio:
Ama, orra zure humea.
San Juan bere Amas zio:
Orra beira Ama zurea.
Iltzen an ikusten dut
Jesus ona irur ordutan:
Aita, dio, zure eskutan
ene arima ematen dut.
19 Jesusen iltzea
Ilda Jesus gure amores;
guk biotz barin badugu,
bizi ta il in bear dugu
bere amores ta dolores.
20 Jaustea gurutzetik
Gorputz ila jautsirik,
au bere Amak arturik,
zenbat penas urturik,
ziñez martir bizirik!
21 Ilaren ortzitzea
Jesus da gure eguzkia,
Maria gure ilargia:
Eguzkia il gordeturik,
ilargia ia ilundurik!
Jautsi ze linboetara,
entendatzen da, arima,
an zeuden arimen atratzera,
Abrahanen senoan zeudenak,
sinesten da ezi guziak;
purgatorioan zeudenak,
pensatzen da ezi geienak
edo agian guziak.
22 Erresuzitatzea
Gorputza aragiskoa iltze
arimaren berezteareki;
arima itzultzeareki
gorputza berriz biztu ze.
Jesus gugatik ilik,
arima berezirik;
au berriro itzulirik,
betikos ia bizirik.
Penatzera munduan
jautsi zena zerutik,
iganda ia mundutik
gozatzera zeruan.
An jarririk egotea
bere Aitaren eskuiean
da potestade berean
betikos erreinatzea.
23 «Inde venturus est judicare»
Utzi zena gurutzean
mundukoek paratzera,
etorko da juzgatzera
mundua azken egunean.
24 «Credo in Spiritum Sanctum...»
Dugu Espiritu Sandua
arimei inspiratzeko,
erretzeko ta argitzeko,
zerko argia ta sua.
25 «Sanctam Ecclesiam...»
Eliza emengo zera,
ta familia non gureki
Kristo, gu berareki
gorputz bat, bera burua.
26 «Sanctorum Communionem...»
Sanduen komunionea,
zeren sanduek gureki
emen ta guk sandueki
dugun komun unionea.
27 «Remissionem peccatorum...»
Bekatuen barkatzeko
da axuri garren odola,
bañu on bat ala nola,
ongi arimen edertzeko.
28 «Garnis resurreccionem...»
Gorputzak il bear direla
arimen despeitzeareki,
ta eben gero unitzeareki
aiek biztuko direla,
da fede; ezi on ta gaizkiak
biek eginik batean,
justo da, pagu berean
akonpaña daitzen biak.
29 «Vitam aeternam»
Bizitza sekulakoa
azken itza Kredoaren,
azken fina gizonaren,
ona guzis zerukoa.
Bizi gonen ondorean
bizitza eternidadean,
zeruan edo infernuan:
Grazian doaiena zeruan,
desgrazian doaiena infernuan.
Emen bizitza labur,
gorputzaren iltzea segur,
arimarenas beldur,
atzerat ezin itzul edo biur:
Juizioan bear ikusi,
kontuak ertxi,
sentenzia segi:
Gloria edo pena beti beti;
beira bada nola bizi.
|
 |