 |
Alako gala berrian
Alako gala berrian
Jesus ona itzultzen da,
ia famaturik errian
jendeketa biltzen da.
Atra bedi ikustera,
non juez unibersala
an batetik berzera
damaten reo bezala.
Jaun ona bere menean
juezak ikusirik,
len errana ta azkenean
dio, eztela kausarik.
Libratu naies presoa,
gogoratu zekio zena
biramona aien bazkoa,
libratzeko nai zutena.
Au nai zezaten obeki,
ladron gaixto bat arras
eman zue autara oneki,
deitzen zena Barrabas.
Oiu iten du bai orgatik:
Libre bear da bat beras;
zein nai duzie bietatik,
Jesus edo Barrabas?
Aiek emanak direla
gaitzera guzis arras,
oius diote nautela,
ez au, baizik Barrabas.
O biotzen gaitz gaixtoa
noraño daiken ellega!
Utzi beren Jangoikoa,
kontra denai ala apega!
Zenbat aldis bere ariora
ala erran dut obreki;
eztu bada, ene juiziora,
orrek ala merexi!
|
 |