www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azkenean gizon zarra

 

Azkenean gizon zarra

desegin ta egin berria,

gure erremedio bakarra

da, ta batean guzia.

 

Dago emen Kriadorea

in ginduzana onak len,

baitare Redentorea

gure on naies dago emen.

 

Formatzen, erreformatzen

daki Jangoiko-gizonak,

gure gaizkiak sendatzen,

obetzen beraren onak.

 

Sartuko naiz aldarera

bai Jangoiko Jaunagana,

baitaki lengo lustrera

berritzen zartu dudana.

 

O Jesus, ikatz beltz gau

bere suan gori bez,

biotz zartu gaixto gau

bere gisa berri bez.

 

Orrek, Jesus, enegatik

zenbat figura artzen du!

Zar gau nola beregatik

giza-berritzen eztu?

 

Berri benaza, ta ain bere

in benaza oraidanik,

ez nazaken deusek ere

berexi bereganik.

 

aurrekoa hurrengoa