 |
Hostia goratzean
O Jesus, on altxatzen dena,
adoratzen dut sines;
errege goren gorena
ain apal, ta zer fines?
Egin ta desegin dena
beti guri ongi ines.
Nola nola estima nik
Jesusen karidadea,
beiratus deseginik
nigatik majestadea!
Bego beti pakto inik:
Ni orrena, on nerea.
Jesus ene prisionero
ene naies emen dago:
Nor naiz ni? Ni nola ez nago
Jesusen amores ero?
Ene arimaren esposo
Jesus da guzis maitea;
bere amores ni betea,
kanta kanta bai gozoso.
Jesus maitatzen badut
emen ala atxaturik,
gero dena agerturik
gozo gozatuko dut.
O Jesus, o amorea,
bego ia asentaturik,
betikos firmaturik:
Ni zurea, zu nerea.
Amen.
|
 |