www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Kredoaren

 

Zer da Kredo deitu gura?

Fedesko egia ta misterio

prinzipalenen bilgura.

 

Kredo deitzen da, zeren

latines ala asten den.

 

Kredo gau in zuten lenik

amabi gizon sanduek,

mundus mundu bialduek

Jangoiko gizonaganik:

Deitzen dire Apostoluak,

nai baitu erran bialduak.

 

Inzute, ez beren burutik,

bai Kristok erakutsirik,

bere espiritus beterik,

eman ziotena zerutik,

mundua barna joateko,

guziei erakusteko

bai zerurako bidea,

zein baita bere fedea.

 

Ia bada, zer da fedea?

Ikusi gabe sinestea.

 

Zergatik bear da sinetsi?

Zeren Jaunak erakutsi,

ta elizak duen ala ikasi.

 

Zein dire egia beartuenak

sinestatu kristio denak?

Elizak sinestentuenak

guziak, ta prinzipalenak

berex Kredoan daudenak.

Dire ebek, guri emateko

ezaumentu Jangoikoas,

Jesus ta gañarakoas,

ala arimak salbatzeko.

 

Nola portuko farola

fedea argi, ez ikusteko

an dena, bai ikasteko

gauas, portua an dagola.

 

aurrekoa hurrengoa