www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Dago Jesus an ta emen

 

Dago Jesus an ta emen

paraturik fiadore

ene partes ematen

pagamenda ene fabore.

 

Justizia pagaturik,

bego ia, ene Jesus ona,

sentenzia borraturik,

ene kontra len zegona.

 

Orren kostus ea orai

biz sentenzia ene fabore,

agertus duela bai

amore adiña podore.

 

Salbo naiz, nago segur,

Jesus, orrek nai badu:

Nai ote du naiz beldur?

Nai du, Jauna, bai nai du.

 

Dire gaizki naukatenak

sollik neure bekatuak;

andik dire nere penak,

orrenganik konsoluak.

 

Orren odol preziosoa,

ta bere amaren esnea,

ta kontrizio amorosoa

erremedio biz enea.

 

Semearen ta amaren

oñetan paraturik

egon nai dut, penaran

zithara nik arturik.

 

Nai dut egon bitartean

soñatzen ta kantatzen,

ala bieki batean

ene gaitza sendatzen.

 

Zithara amoresko pena,

negarra nere soñua,

konfesio bekatuena

izanen da ene kantua.

 

aurrekoa hurrengoa