www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

«Sacris solemniis», euskaras

 

Jai berri andias

biz alegranzia,

ta biotz guzias

kantazeko ansia;

despei ia lengoak,

berria guzia,

obrak, miak ta gogoak.

 

Zelebratzen dugu

azken afaria,

non Jesus baitugu

jaten axuria;

bere laguneki

baizen iduria

in denarena bereki.

 

Arren ondorean

axuri berria

inik amorean

Jesus onegia,

sustentu amabiei

eman ze guzia

bakotxai eta guziei.

 

Eman ze pobreei

gorputza janari,

eman ze tristeei

odola edari,

naiz iduriturik

ogi ta ardoari,

Jesus bera da altxaturik.

 

Den guzia emanik,

guziek ar zazie,

berak ala erranik:

Jan eta edan zazie;

iten duzienetan

betiro egin zazie

au ene memoriatan.

 

Ta sakrifizioa

ala fundaturik,

onen ofizioa

dago enkargaturik

sazerdoteeri,

ta berek arturik

emateko guzieri.

 

Ogi zerukoa,

baita aingeruena,

inda mundukoa,

baita gizonena:

Gauza admirablea!

Jaten du Jaun ona

esklabo humil ta pobreak.

 

Jangoiko Jauna, zu

biotz guzieki

laudatzenzaitugu

Jesus onareki

oraiko bizian;

segi zagun beti

eternidade guzian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa