 |
Magnificat
Jauna nere arimak
agitz amatzen du,
orren ongi eginak
beti laudatzentu,
alegre, zergatik
orrek beiratzen du
pobre goni, bai orgatik.
ia zori onekoa
deituko naute ni,
zeren Jangoikoa
bizarro nereki,
nola indarra duen,
gauza andiak niri
egitera dignatu den.
Baitare beraren
miserikordia,
nornai daienaren
humil beldurtia,
jendakis jendaki
da betiro andia:
Zenbat, noraño, nork daki?
Agertutu bere
besoko indarrak,
desegintu ere
suber andi tzarrak,
bota goratuak,
ta goratu txarrak,
entenda dezan munduak.
Aberats aundiak
deus gabe utzi ditu,
pobre gosetiak
ones bete ditu:
Israel berea
du, nai du kunplitu
itz emana ta amorea.
Ala ama dibina
kontentus beterik,
berak nai adina
bereas aserik,
etzuke desea
munduan berzerik,
baizik Seme Jaun berea.
|
 |