 |
(Altxaturik iruzkia)
Altxaturik iruzkia
belo gorren atzean,
bai ta ene biotzean
itxekitzen su bizia.
Jesus onak amatzen
lurreko arima pobrea!
Nola arimak amorea
Jesus onai ukatzen?
Biotz txarra, zergatik
amanterik obenai
eztiozu onetsi nai?
Txar izanes, orgatik.
Bera da guzis noblea,
guzis abrats liberala,
guzis eden, nai bekala,
guzis ona ta amablea.
Amanterik andiena
gure arimen da Jesus:
Nola amore gonen sus
ezta erretzen bizi dena?
Gure billa zerutik
etorri zen, ta guzia
in gugatik, ta bizia
eman zuen gogotik.
Infernura botarik
gina gaizki gu gizonak;
atra gaitu Jesus onak
infinito kostarik.
Ta guzien ondorean
nola dago altxaturik?
Dago preso loturik
bere amores aldarean.
Lenik preso portalean,
preso gero baratzean,
gero preso pilarean,
preso gero gurutzean,
Nork ordea lotu du?
Etzen aski paxarik,
itze, kate, sokarik:
Amoreak egin du.
Nork zezake garaitu
guzis poderoso dena?
Baña niork etzukena,
amoreak egin du.
Nondik nora apaldu du
nork ta nola Jangoikoa?
Ikasazu: Milagroa
amoreak egin du.
Aur lenik Ama Marian,
gero gurutzean galdu,
orai berriz ala apaldu
ogiaren idurian!
Ain andia ta ain txipi
Jesus ori enegatik;
badakusat zergatik:
amorosteagatik ni.
Jesus onak maite ni,
nik ere maite Jesus:
O amore gonen sus
erre ta il banindedi. Amen, amen.
Barin badut biotzik,
Jesus, nai dut ilartaño
iago ori guziak baño,
ori nai dut bakarrik.
Nola bear dut amatu
ain amante ta amablea?
Ain onegi ta noblea
nola bear dut pagatu?
Enegatik jaiorik,
bizi ta ilze enegatik,
emen daukat orañik:
Nork indida alakorik?
Sal duzuen traidoreak
an dirutan itsuski:
Emen grazias ederki
dut, emanik amoreak.
An utzi zen atratzera
bere odola dolores;
emen berriz amores
ematendit edatera.
An juduek zatikatzen
guzia llagaturik;
emen bera altxaturik
bere llagak presentatzen.
An il zuten gurutzean,
nola balitz bekatari;
emen ia janari
bere onegis aldarean.
Ene arimaren esposo,
ta erregalo barnera
eldu zaida ematera
ezin iagos amoroso.
Zer nai du, ene Jesus ona,
enebaitan sarturik?
Besarka nai du arturik
salbatu bere gizona.
Bere onetik apegatu,
Jesus, nai dida niri,
ez dezaten orreki
berze gauzarik amatu.
Nitzake ni traidorea
ama banez berzerik;
mereji du bakarrik
bai guzien amorea.
Ezta alako gustorik
on guzies beterik,
ezta alako amanterik,
ori bekalakorik.
Orren mai pean egon
ala nola txakurttoa
etxideten apurttoa
obe dut ezi nion.
Orren maieko apurttoak
orren grazian ta amorean
naitut iago ezi batean
mundu guziko gustoak.
Uz nezazke bai sines
guziak berladanik,
naies berorrenganik
beiratze bat amores.
O Jesus, zein ona den!
O noraño apalzen da!
Ezi desposatzen da
bai arimareki emen!
Jesus Jauna, bere esposa
ene arima iten badu,
errege da, ta inen du
erregina bai ditxosa.
Esperanzagonetan
nai dut bizi, ta ez erori;
fiadore dut berori,
gelditu da prendatan.
Amen goneki bidean
indar ta konsolu dut,
oneki sinesten dut
atra salbo bearrenean.
An goiti gero glorian
gozatu berorreki,
kantatus alegreki
aingiruen konpañian.
Jesus ene Salbadore
beti izan, ta izanen da,
salbatzea segur da,
baitu amore ta podore.
Orai emen kurturik
orren oñetan Jesus
diot amoresko sus
negarretan urturik:
Barkatu, Jauna, barkatu
niri bere onagatik,
otoi otoi orgatik,
ez nazala kondenatu.
Grazia, Jauna, grazia in bez
gaixto goneki, zeren
ori guzis ona den,
orren onak supli bez. Amen.
|
 |