www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Baña errege da sines

 

O Jesus, galdetu daike

errege ori den beras,

zeren ezi ezaun eztaike

tratamentu-maneras.

 

Baña errege da sines

ta errege goren gorena,

naiz daukaten ala ines

tratamentu den txarrena.

 

Errege da, ta ezauntzeko

ori, dire señaleak,

bai zeruko ta lurreko

miragarri admirableak.

 

Zetrotako kana bat

eman dio jende itsuak;

ta orrek orreki oroat

dezazke doma infernuak.

 

Nai dut iago ene fabore

Jesus bere kanareki,

ezi erregeen podore

guzia bere armaeki.

 

Potestade dibinoa

orren zetro da propia,

zeñeki zena apalttoa

egiten du errege andia.

 

Ori aranzes ta dolores

koronatu da munduan;

orrek glorias eta honores

koronatzentu zeruan.

 

Beira beira Salomon

dibinoa, eta nolako

korona paratu dion

ugazamak honratako.

 

Alaere Jesus ona

eder iduritzen du,

bere amoreak korona

au ere eder iten du.

 

Apatzentut arantzeak

ene Jesus onarenak,

ala nola señaleak

amore didanarenak.

 

Baña purpura zatarrak

zer du adiarazi nai?

O amoresko negarrak,

zuen bear naiz orai.

 

Aixtean manto txuria,

orai berriz du gorria;

ona zeruko axuria

ene amores etorria.

 

Txuria da ta gorria,

au da, ederra ta amantea,

arimen maitagarria,

esposo ona ta maitea.

 

Gure arimen amoreak

nolako estadora du!

Apenas ama bereak

idurias ezaundu!

 

Gloriako errege dagola

berau nork erranen du?

Jangoikoak au diola,

elizak klamatzen du.

 

Au nik sinesten dutela

Martareki diot nik,

Jesu Kristo bera dela

gure mundura emanik.

 

Ori da seme propia

Jangoiko biziarena,

mundugontara etorria

Jangoiko ta gizon dena.

 

Zeruko ori ta lurreko

jaun errege da batean,

goiti beiti manatzeko

podore bete betean.

 

Goiti an honratzen dute

aingeruek bai sines,

beiti deshonratzen dute

txarrek emen burla ines.

 

Naiz humil egonagatik,

nai dut nik aingerueki,

ta ori delaik enegatik,

obligazio iagoreki.

 

Emen adoratzen dut

gorputz eta arimareki,

an gero esperatzen dut

adoratu bai obeki.

 

Apatzen dut kana gura

orren esku errealean,

inklina nere burura

bakearen señalean.

 

Ta Moisesek barareki

nola atra libre jendea,

orrek, Jesus, kanareki

segura niri bidea.

 

Apatzentut aranzeak

arimaren heritzeko:

Ojala balire itzeak

Jesuseki jositzeko.

 

Orebgo malda nereak

biz, ni sutan egoteko;

biz ordik nere loreak

glorian ni koronatzeko.

 

Purpura adoratzen dut

iago odoles gorritua;

errege admiratzen dut

ene amores heritua.

 

Bere mantoaren pean,

Jesus ona, gorde ni;

orren onaren menean

guzia dut imini.

 

Ori ene gorde-lekua

daukat oraiko bidean;

ori beroi deskansua,

Jesus, eternidadean.

 

Emen orren konturako

altxa nere bekatuak,

agertu nere onerako

orren mereximentuak.

 

Ala ni libra nadien

justiziaran iratik,

Jesus, eta atra nadien

salbo orren onagatik. (Amen).

 

aurrekoa hurrengoa