 |
Esperanza berze aldera
Esperanza berze aldera
dut Jesusen onegian,
eramanen gozatzera
nauela bere glorian.
Ikusi ene Jesus ona
agerrian uste dut
altxaturik or dagona,
naiz merexi-ezpadut.
Emen ala apaltzen dena,
au da goratzeko ni;
emen ala ematen dena,
an emateko obeki.
Prenda eman du lendanik
bere odola ta bizia;
emen daukat emanik
prenda Jesus den guzia
Prenda sokak ta kateak,
pilarea ta azoteak,
kana gura ta aranzeak,
lanza, guruze ta itzeak.
Memoria bat ta bilgura
nai baduzu guziena,
au da Sakramentu gura
guziak biltzentuena.
Or guziak bildurik
Jesusek ofratzentu,
ala seguraturik
nai dutenak uztentu.
Baitare llagen kuntzeak
glorian dauzki glorioso,
nola arhak ta señaleak,
dela arimaren esposo.
Dire prendak alaber
eta letrak firmareki
diotenak klaro eder,
nai nauela ni bereki.
Alaber dire eskritura
deklaratzeko pagua
ene zorren eman gura,
niri emateko zerua.
|
 |