www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Purifikazioaren

 

Berrogei egunak

zituenak legez

emaste aurdunak,

birjin ama berez,

zitue guardatu

bere borondatez

egones eretiratu.

 

Egunak beterik,

bereki erman zue

Jesus amak botzik,

presentatu zue

tenplo sagratuan;

reskatatu zue

prezio señalatuan.

 

Simeon zartua,

besotan arturik

aur bedeikatua

amaren eskutik,

asi ze kantatzen

despeida mundutik,

ta Jaunari bedeikatzen:

 

Orai, Jauna, nau ni

despeitzen bakean;

baitut begieki

beiratu alzinean

gure Jesus ona,

mundu zabalean

agertzera prest dagona:

 

Argia, argitzeko

bai jende guzia;

gloria, honratzeko

bere jendakia

Israelgo dena,

baita au eguzkia

desea daiken obena.

 

Anitz goratzeko,

dago paraturik,

ta anitz erortzeko,

berek kausaturik,

jomuga bekala,

kontra tiraturik,

agertus gogoak ala.

 

Ta ezpata tzorrotza,

heritzeko dena

zeurorren biotza,

oh ama, da pena

ikusis penatzen

semerik obena,

ta amorea malogratzen.

 

aurrekoa hurrengoa