 |
Aita gurea
(Pensa):
Erratean Aita gurea,
Kristoreki erraten dela,
bere Aita gure Aita dela,
Kristo anai ezin obea.
Gure Aita da Kristoren,
baitare kristio guzien.
Aita zeruetan zaudena,
santifika zure izena;
ezaundua, bedeikatua,
estimatua ta honratua
biz beti jende guzietan,
emen nola zeruetan.
Zure erreinua etorri bedi,
gure errege zaitugu;
zuk mana ta erreina zazu,
egin ta desegin zazu
gutas zuk, zureak gu,
zureki erreina zagun.
Kunpli bedi zuk nauzuna
nola zeruan, lurrean,
onean nola gaitzean:
Ori da guk nai duguna;
ori balitz, zer fortuna!
Eman zaguzu egunoro
bear dugun ogia egun,
zeren Aita zaitugun,
ta zuk nauzun aldioro,
gorputzaren, arimaren,
biok zuk emanak tugu,
biendako eskatzen dugu,
nola on ta konbeni den.
Barkadazkiguzu zortugunak,
geuren bekatu intugunak,
ta zure fabore pagatu ez-tugunak;
guk ere zure amores
barkatzentugu biotzes
egintiguten gaizkiak,
onetsis etsai guziak.
Ta ezkaizazula gu utzi
erortzera tentazioan;
gaitzkirako inklinazioan
erori gabe ezin bizi,
zu gabe onik deus ezin.
Libra gaizazu gaitzetik,
libra kondenaziotik
ta zure desgraziatik,
libra gure kulpatik,
libra gaitz guzietatik. Amen.
|
 |