 |
Ain ona barin bada...
Ain ona barin bada
Jesus ona gaixtoeki,
o zein ona bide da
bere on onetsieki?
Aita non da, edo ama non,
edo esposo alakorik?
Berzendako ain on
amante amorosorik?
Gloriarako azitzentu,
nola errege errealki;
sendatzen, sendotzentu,
ta sandutzen ederki.
Onak onago itentu,
ta sanduago sanduak;
grazia aumentatzen du,
eta mereximentuak.
Karidadea du añaditzen
ta esperanza fedeareki;
ala arimak ditu azitzen
Jesusek ezin obeki.
Humiltasun, mansotasun,
pazienzia, penitenzia,
indarketa, edertasun
emanes ta dilijenzia:
Kastidade, garbitasun,
prudenzia, zelo, konstanzia,
baitare su ta argitasun,
ta azkenik perseberanzia.
Orai nola bere amores
nola ditu erretzen
Jesus onak ta fabores
nola ditu betetzen!
Erregalo geiegias
nola ditu zebatzen!
Konsolazios, alegrias
nola ditu zoratzen!
Zerurako señaleak,
amoresko prendak an;
Jesus onak ta amableak
bere onei nai eman.
Prendarik oben obena
bereki bateratzea;
ori da aiek nai dutena,
bizi ala ta bukatzea:
Beretik apegatzea
Jesus onak on guzia,
eta ala konformatzea
daiken diña aien bizia.
|
 |