 |
Ejiptora joatearen
Amaren biotza
asi ze sentitzen
ezpata tzorrotza,
zeren persegitzen
aur jaio-berria
Herodes asi zen,
edekinaiez bizia.
Josefek berri zen
gura zion erran:
Ejiptora goazen
iges ta gauden an,
Herodesek nai du,
naiz dela lur-pean
aurra billatu ta galdu.
Oh ama amantea!
Oh nolako pena!
Bere hume maitea,
Jangoiko ta aur dena,
gure amores emen
desegiten dena,
il nautela len baño len!
Badoaz bidean,
ia desterraturik,
soill eta luzean
desanparaturik,
beartsu ta gose
ta agitz nekaturik
Jesus, Maria ta Jose.
Nola baizen ama,
eta ama amantea,
besotan zerama
bere hume maitea;
pizu gau zekio
dulze eramatea,
ta arin iduri zekio.
Neke zirenetan
bere deskansua
Jesus, leku utsetan
ze paradisua;
nonnai eta noiznai
ze bere zerua
nai zuena ta nolanai.
Zerama bereki
Josef onak ere
aurra gustoreki
aldiska berere,
ziola amak: Tori,
Josef, tori nere
ta zure gusto den ori.
Oh Josef, eginik
aurtzai ta unidea,
ezta ia nekerik,
aisa da bidea;
Jesus, niri idazu
ala adiskidea,
oneki Maria ta zu.
Ejipton sarturik
Jesus ta Maria,
iluna kendurik,
asi zen argia:
Fuera malizia,
eldu da grazia,
on guziaren azia.
An pobre bekala
mantenatzen zire,
biak bereala
lanean ai zire,
atratzeko ogia,
biziko bazire,
uzteko exenplu andia.
Da sinestagarri,
azken bearrean
Josefek ekarri
billatus eskean
zuela eguneko
lan eta nekean
etzeikena bizitzeko.
Ta nork erran emen,
amak aur berea
nola azitzen zuen,
nolako amorea
zion amak aurrai,
ta zer faborea
iten zion aurrak amai?
Ta Josef on ona
zenbat afanatzen
bidezen gizona,
kontent enpleatzen
bai bere izerdia
eta alimentatzen
bere familia andia!
|
 |