 |
Pilatos lotsaturik
Pilatosek nolapait
ezaundus Jesusen ona,
artzen du medio zenbait
libertatzeko gizona.
Azkenik agertzen du
Jesus ia itxuragabea
lastimas ta erraten du:
Ona zuen erregea.
Aiek beti ira bortitz,
lastimarik beñerez,
klamatzen dute berriz:
Kenbez, gruzifika bez.
Dio ez naies disgustatu,
il ere ez, sinesten dut:
Errege kruzifikatu?
Zuen errege ilen dut?
Aiek iras beterik
goratzeunte klamorea:
Guk eztugu erregerik,
baizik enperadorea.
Ori ezta adiskide arrena,
au nai badu libre utzi;
ezi errege iten dena,
arren kontra da bizi.
Pilatos lotsaturik,
juez txar ta kobardea,
dago destinaturik
galtzera zuzenbidea.
Jangoikoas guti ajola,
anitz ajola munduas:
Nola daike admira, nola,
gero guzia galduas?
Kunplimentu bai itxuras,
eskuak garbitzentu
alzinera ekar den uras,
ta itz gebek erratentu:
Justo gonen odolaren
kausan garbi libre nago;
orra zuen arimaren
karguan utzirik dago.
Aiek emen, beira nola
arras itsuak diran:
Biz, diote, onen odola
gure gain ta gureen.
Juez gaixtoak orduan
eman zue eskatu zena,
sentenzia gura munduan
eman daiken gaixtoena.
Obediente Jesus ona
errenditu ze guzia,
zeren Judako leona
itzulizen axuria.
Gure amores du admititu
bizitzaren ematea,
ala du guzis kunplitu
Aitaren borondatea.
Ni naiz, erranes, lurrean
bota guziak lentxago,
nai baluke orai berean
lezazke bota aratago.
Jesus ona utzi da orai,
txarrek artu potestade,
egiteko nolanai
berareki anitz maldade.
|
 |