 |
Jaiotzearen
Zoritus fruitua,
urbildus denbora
predestinatua,
noiz lur emengora
agertu bear zen
ain apal, ain gora
dena Jauna guziaren.
O admirableak
bide Jaunarenak!
Esposo amableak,
utzirik berenak,
naies aterbea,
galde berzerenak,
non sar guzien Jabea!
Badabiltza eskean
ataris atari;
ezta ziudadean
nior urrikari:
Etxola zar bat zen,
dio Mariari,
arara, nai badu goazen.
Fortunas etxola
jendes utsik zegon,
zarra naiz zegola,
non utzirik egon
bakar, nai bekala:
Neretako da on,
amak dio bereala.
Etxola zar gura
beira jauregia,
non jaio mundura
Jesus onegia,
errege Jaun ona,
ta iruzki berria,
gure Jangoiko gizona.
Nola ama ondaturik
zegon an gozotan,
Jauna beiraturik
aur bere besotan!
Zein amorosturik
apa amorosotan,
ta guzis admiraturik!
Ain andi ta txipi
persona batean,
ain goiti ta beiti
zeru ta lurrean!
Jaun goren gorena
etxola utsean,
gauza pasmatzen duena!
Dabiltza aingeruak
nola zoraturik,
baitare zeruak
alborotaturik,
festejatu naies
Jauna ala apaldurik
lurrekoen onginaies.
Amak maiolatzen
du: maiolaturik
beira; du paxatzen:
beira paxaturik;
bularreratzen du:
beira apegaturik,
eta nor den ez atzendu!
Non kuna erreala
errege delarik?
Al duken bekala,
ganbelan bildurik
an ziren agotzak,
erreklinaturik
beira aurra gañean otzak!
Artzaiak zeuden an
urbil inguruan
ardien guardian:
Aien gain buruan
argia ilunbetan,
ta ain nola koruan
aingeruak kantaketan:
Jauna biz zueki:
Adi gozo onaren
mezua alegreki,
zeren gaur jaio den
salbazale dena,
bai Kristo Belenen,
zuen ones jautsi dena.
Ezauntzeko, duze
ona señalea:
Aurkituko duze
aurtto amablea
an maiolaturik,
o admirablea!
ta ganbelan paraturik.
Aiek bereala
progatus egia,
aditu bekala
beiratus guzia,
aurkitus etxola,
Josef ta Maria
ta aurra ganbelan dagola.
Adoratzen dute
ganbela pobrean,
admiratzen dute
nolako goatzean
agotzez eginik
dagon, ta gabean,
erregeen Jaun izanik.
Adoratzen zaitut
nik ere naiz rehus,
ta estimatzen zaitut
agitz, ene Jesus,
nainuke abrasatu
zure amoresko sus,
ta ala bizi ta bukatu.
Orra Jangoikoa
eginik aurttoa!
Throno zerukoa,
kuna lastoskoa!
Judako leona
ta axuri mantxoa,
geiegi onetsis gizona!
|
 |