 |
«Pange lingua», euskaras
Kanta, mia, glorioso
Jesusen onegia,
gorputz-odol prezioso
emanen geiegia,
bera eginik amoroso
erregalo berria.
Gure errege den gorenak
sabel birjinalean
gorputz-odol in zirenak
emanik gurutzean,
kontino emen oroipenak
ematentu aldarean.
Guri emanda, guregatik
gorenaren semea
amaren entrañetatik
jaio ze, ta gurea
beti izan ta ilda orgatik
gure amores betea.
Erakusten ta manatzen
salbatzeko bear dena
beti egonda, ta paratzen
bere Elizan ordena,
faboreak beti obratzen,
ta azkenean obena.
Azken arrats ta afarian
jarririk bereeki,
kunpliturik ia guzian
lengo legeareki,
bera emanda janarian,
bera bere eskueki.
Ogi ta ardo len zirenak
gorputz odol bereak
itzulitu dezakenak
Jesusen podoreak:
Gozatzentu emen direnak
fedeak ta amoreak.
Sakramentu gau gorena
guzis benera zagun,
ontan gure amanteena
Jesus ona ama zagun,
sentidos ezin daikena
fedes supli dezagun.
Trintate Jaun andiari
goitian ta beitian
Jaun guzien buruari
milla kanta guzian,
ta esker milla biz berari
emen eta glorian. Amen.
|
 |