 |
Nola du bekatoreak?
Nola du bekatoreak
amante gau amatzen?
Amore ta faboreak
nola ditu pagatzen?
Ai Jesus, amatu eztugu
nola duen merexi,
atzendu bai sobra dugu
ta ofenditu geiegi.
Amantea ta amablea
da Jesus on onegia:
Ni pobre miserablea
esker-gaitza naiz guzia.
Naiz izanik alakoa
amatu nau orrek ni:
Ta nik, ene Jangoikoa,
ez amatu berori!
Guzis amatu nai dut;
bear nue beti amatu;
kontra eginas damu dut:
Barkatu, Jauna, barkatu.
Nora nora joanen naiz,
Jesus, orrek utzirik?
Guziek utzia naiz,
atariak ertxirik.
Orren atarietara
itzultzen naiz, Jesus ona,
ez nazala desanpara,
o! Jangoiko den gizona.
Berze nion lekurik,
nion ez anparorik,
zeren ezta sandurik,
ori bekalakorik.
Amore du ta podore
iteko limosna gau;
Jesus, egin bez fabore
salbatzeas pobre gau.
Jesusen izena da
prenda salbazioaren,
ezi Jesus deitzen da,
zeren salbatzen duen.
Zergatik arimak du
ainberze ainberze beldur?
Jesus onak nai badu
salbatzea du segur.
Dakit, Jesus, dezakela,
baita guzis poderoso;
dakit ere nai duela,
baita guzis amoroso.
|
 |