 |
Enkarnazioaren
«Sic Deus dilexit mundum, ut...»
Jangoikoak ala amatu
du ziñez gizagendea,
ezi eman bere Semea
du, daien ura salbatu.
Sobra amore guri izanes
Aitak Semea eman du,
salba gaitzan onek gu,
guregatik bizia emanes,
onek eman ta sobra in du.
«Propprio filio non pepercit...»
Aitak Seme berari
gure amores ez barkatu,
bai gugatik entregatu,
guzia ala eman guri!
Zentellak eta ausnarriak
guri egotzi bearrean,
jautsi da Jauna bakean
ines grazia arrigarriak.
Ala gaitu erremediatu,
faboratu, erregalatu,
honratu gu ta goratu,
ta aingeruen gañeratu.
«Verbum caro factum est»
Jangoikoa in ze gizon,
gizona Jangoiko ia!
Zer faborea au ezta?
Nork entenda zein den on?
Da ori ain on ona,
ezi da on guzien korona.
Donzella batek du eman;
izena dakar bereki
Emanuel, nai baitu erran:
Bai Jangoikoa gureki.
Personetaik bigarrena,
au da Seme deitzen dena,
ta da gizon egin zena,
Jesu Kristo du ia izena.
«Natus ex Maria Virgine»
Alegra bedi mundua,
alegra gizagendea,
Jaun gora gure kidea,
ta lurra itzuli zerua!
Ain andia ta ain txipi
Jesus ori enegatik!
Badakusat zergatik,
amorosteagatik ni.
Barin badut biotzik,
Jesus, nai dut ilartaño
iago ori, guziak baño,
ori nai dut bakarrik.
Gloria aingeruek kantatzen,
zeruak dire alegratzen:
Nola ez gizonak saltatzen
gozos, ta amores zoratzen?
Gu, Jesus, orren amores
gara iago obligatuak,
zeren gure bekatuak
pagatzentigun fabores.
Jesus Salbazale izena,
gustoa du salbatzea;
eztaike kondenatzea
baizik bere kontra dena.
Jesus onak du salbatzen,
dei bedi Salbazalea,
baña ez Kondenazalea,
naiz dakien kondenatzen.
Ene Jesus, uste dut
eztatekela kondena
orren amazale dena;
eta nik amatzen dut.
Jesus onak maite ni,
nik ere maite Jesus:
Oh! Amore gonen sus
erre ta il banin bedi.
|
 |