 |
«Ecce homo»
Pilatosek bidezue
ala ikusis urrikari,
ezi kausatu uste zue
ala agertus jendeari.
Jesus bada agertu zue
ain aldaturik itxura,
ezi bear izan zue
erran: Ona gizon gura.
Aitak beiratus semea
alakoa, dio zer?
Au da ene seme maitea,
zeintas nik duten plazer.
Bere ama birjinak bada,
ikusis alako itxura,
sentitu zue estokada
Simeonek erran gura.
Kongojak arimaraño
mortalak sentiturik,
nola etzen il oraño
biotz gura ilundurik!
Gure amores, ene arima,
ala Jesus beira zagun,
izan zogun bai lastima,
ilartaño estima zagun.
Baña aiek dutelaik an
Jesus ala beiratu,
lastimatu dire agian?
Ez, baizik iago iratu.
Nai dute lan bein asia
bukatu arras, ala nola
otsoek jan axuria,
txastatus geros odola.
Au da klamatzen dutena:
Ken ordik on, kenbez.
Au repetitzen dutena:
Kenbez, kruzifika bez.
Dio ark, dakusalarik
guzia nola dagon:
Nik eztakit kausarik,
or ar zaze ta or konpon.
Ona ni informaturik
emen zeuren alzinean;
eztaukat progaturik
den kulparik txipienean.
Ezeta Herodesek ere,
ezi zeurek ermanik,
eztio aurkitu batere
kulpa, bentzait andirik.
Aiek dute alegatzen:
Gure leges il bear da,
zeren Jangoikoaren
seme beroi eginda.
Dauzki erriak nasituak,
errege naies izan;
Zesari ere trebutuak
ez ditio nai eman.
Pilatos arriturik
sartu ze sollik barnera,
Jesus bereki arturik
egias informatzera.
Ote daiken Jangoikoa,
dudan, dio galdetzen,
nor den eta nongoa,
ta nola preso utzi den.
Errege barin bazara,
nola etzara defendatu?
Edo, dio, nola zara
niri zeuroi entregatu?
Ezta zuen mundukoa
erregetasun nerea,
bai, dio, goragokoa
da nik duten podorea.
Etzinduke ez eskurik
ene gain zuk, emanik
ezpalitz au zerutik
Jangoiko jaunaganik.
Orduan Pilatosek:
Beras zara errege zu?
Berla ontara Jesusek:
Ala zuk erran duzu.
|
 |