 |
Pilatosek etsirik
Pilatosek etsirik
etzuzkela beratu,
zue daiken gaizkirik
gaixtoena pensatu.
Pensatu zue bereki:
Ederki azotatu dela
kontent ikusteareki,
or baratuko zirela.
Alaber barin badu
onek bekatu zerbait,
ala pagatuko du,
zion, dena nolapait.
Uts egin Pilatosek,
nondik nai beiraturik;
ta pagatu Jesusek
naiz ez merexiturik.
Zer espera aienganik,
zeñek beren temareki
ia satanasi emanik,
pakto zuten berareki?
Preso goi bada nork duda,
ona dela ta onegia?
Begira berez eldu da,
ain klaro da nola argia.
Bada aurkitzen eztiola
kausarik, orrek erran;
pena andigoi beras nola
juez batek nai dio eman?
Baña kulpak gizonenak
izanik, galdus elkar;
Jesus ona, baña penak
guziak orren bizkar!
Prebenitzen berdugoak
dire ia sei gizatzar,
gorputzak eta gogoak
sendo, kruel eta azkar.
Jaun ona biluxirik
aien erdian humil,
nautenera utzirik,
nola axuri bat ixil!
Bortz milla ta iago azote
beren indar guzieki
Jaunari ematentiote,
aldiskatus elkarreki.
Nola zuten zatikatu,
nola zuten desegin,
ustu odoles eta urratu,
nola pensa, nork xakin?
Gure kulpa anitz ta andien
pena berak arturik,
lastima geldi dadien
ain guzis urraturik!
Alaere, naiz ezin
dagoken oñen gañean,
eztu arkitu nork egin
lagunzale txutitzean.
|
 |