www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Prendak eta señaleak

 

Kontatzentut faboreak

anitz ta andiak emen,

prendak eta señaleak

sekulako gloriaren.

 

 

                1. Kriazioa

 

Kriatu nindue ni

bere biotzaganik

gorputz ta arimareki

duten guzia emanik:

 

Ezauntzeko ta amatzeko

Jangoiko Jauna munduan,

ta betiro gozatzeko

goraturik an zeruan.

 

 

                2. Konserbazioa

 

Konserbatu nau bizi

beti ni nola berea,

zerbitzarazis niri

ura, lurra, sua, airea.

 

Guti balitz kanpokoak,

nau besotan ni idukitzen

nola unide dibinoak,

ta bereki mantenitzen.

 

 

                3. Preserbazioa

 

Iltzetik nau preserbatu,

kulpa, pena, gaitzetaik:

Zenbat, nola, nork pensatu

izan nuzken gisetaik?

 

Kondenatzetik libratu

nau intuten kulpetan,

—zenbat aldis, nork kontatu?—

baitare in nuzkenetan.

 

 

                4. Redenzioa

 

Alaber nau reskatatu,

nindegolaik galdurik;

ene kulpak tu pagatu

infinito apaldurik.

 

Betoz betoz ikustera,

zeruak arriturik,

gloriako errege bera

ene amores galdurik.

 

 

                5. Plantazioa

 

Eliza ere du plantatu

nola Noen arka obena,

non sollik daiken salbatu

sines salbatu nai dena.

 

 

                6. Bokazioa

 

Bere elizan nau plantatu

zarmendu ta landarea,

bere ardia nau markatu,

egin nau hume berea:

 

Eginik ni Kristorena

nola nik eztakitela,

ditxa gau daiken obena

merexi gabe dutela.

 

 

                7. Probisioa

 

Emen dut zeruratzeko

legea zuzen-bidea,

ta ilunbean ikusteko

zeruko argia fedea.

 

Orazio, gauza sanduak,

oroipen, festa, doktrinak,

debozio, sakramentuak

arimaren medizinak.

 

 

                8. Justifikazioa

 

Alaber dida barkatu,

zenbat aldis nork daki?

Bere grazian nau pagatu,

naiz nik ezin merexi.

 

Naiz geiegi bekatuak,

noiznai penaturik,

berla dire barkatuak,

ongi konfesaturik.

 

 

                9. Sustentazioa

 

Erregalo Jesus bera

entrañetan sarturik

ematen zaida jatera

amores gisaturik.

 

Emen gaitu sustentatzen

glorian den obenareki,

ala gaitu gu prestatzen

eramateko bereki.

 

 

                10. Konpañia

 

Alaber dago kontino

gureki Jesus munduan

eginik lagun dibino

miragarrisko moduan.

 

O zer fortuna gurea!

Bagindeki estimatzen,

gloriako errege egotea

kontino gureki emen!

 

 

                11. Sakrifizioa

 

Ta sakrifikatzen du

bere burua egunoro,

pasioa berritzen du

len pasatua aldioro.

 

Ematen digu aditzera

ala, preziso balitz,

gure amores iltzera

eman leikela berriz.

 

 

                12. Komunikazioa

 

Ta komunikaziora

admititzea elkarreki

da fabore, oraziora

goazelarik berareki.

 

Jangoikoak ta probeak

ala tratatzen elkar,

ark erauntsis faboreak,

onek eska zer bear.

 

 

                13. Gobernazioa

 

Probidenzia berarena

nola entenda, nola estima?

Itzulis agidaiena,

salbatzera nere arima.

 

On baitire gaitzak ere

bere biotz onetik,

ez naiz galduko beñere

ni beraren aldetik.

 

 

                14. Guardia

 

Aingeruak tu manatu

guardatzeko ni bizian,

ta dezatela kuidatu

probeas bide guzian.

 

Namate ebek arturik

eskuetan airean,

eztaien tropezurik

ene etsaien artean.

 

 

                15. Anparoa

 

Nauka ni gordeturik

Jaunak bere biotzean,

nola olloak bildurik

bere txitak egalpean.

 

Gaitzak kendu, onak eman

zenbat, zenbat gisatan

niri berex in didan,

ezin konta millatan.

 

 

                16. Inspirazioa

 

Dagokida ere inspiratzen

beti biotz barnera,

gaitzetik erretiratzen

ta tiratzen onera:

 

Ia zenzua niri argitus,

ia deitus amoltsuki,

ia biotza ere mogitus,

ia ere ukitus erruki.

 

Obeditu banu nik

inspirazio onetara,

nindegoke ia eginik

aingeruen gisara

 

 

                17. Predestinazioa

 

Baitare predestinatu

nauela ni Jangoikoak,

nainuke bai sinestatu,

ikusis gañarakoak.

 

Nai duela ta in duela

salbatzeko orrek anitz

klaro da, ta izanen dela,

nere kontra ni ezpanitz.

 

 

                18. Preparazioa

 

Emantida señaleak

bidea prestaturik,

paraturik eskaleak,

ateak zabaldurik.

 

Orrek egina ta emana

ene amores da, Jesus,

ni ermateko beregana,

naiz izanik errehus.

 

 

                19. Glorifikazioa

 

Bere glorian Jangoikoa

agerrian ikustea

da dezakena gogoa

bai ase bete betea.

 

Grazia gloriaren azia,

Jesus onak logratua;

lore esperanza bizia,

gloria bera da fruitua.

 

Azi ona ta lorea

orrek, Jesus, emanik,

alaber fruitu berea

eman bez bereganik.

 

Eman du bere bizia

enegatik, Jesus ona;

emanen dida guzia

ta glorian gero korona.

 

 

                20. Karidade geiegia

 

Karidade geiegia

Jaunak guri izan diguna

kausa da ta mindegia

on guzien eman duna.

 

Jangoikoak maite du

egiaz gizagendea;

onengatik eman du

seme bakarra maitea.

 

Karidade geiegia,

zeñeki seme bakarra

egin zen agitz txipia,

arturik gure zamarra.

 

Dena guzis onegia

bekatari nai iduri,

beira ia ezten geiegia

amore diguna guri.

 

Bekatarien amores

iduris bekataria

iltze penas ta dolores,

artus gure kargeria.

 

Zer ez dezaket espera

nik, Jesus, orrenganik,

utzi delaik ala iltzera

ene amores emanik?

 

Amante gau emen dut

lengo amore berareki;

nik bera amatzen badut,

Jangoikoa da nereki.

 

Naiz ezin emen ikus

gorputzeko begieki,

amatzen dut bai Jesus

arima guziareki.

 

Nork ni nauen amatzen,

Jesusek erraten du,

ene itzak tu guardatzen

ta ene Aitak amatzen du:

 

Ta uniturik elkarreki

beregana etorko gara,

ta gogotik berareki

egotes egonen gara.

 

Beras ala altxaturik

Jesus amatzen badut,

berareki bildurik

Trintate guzia dut.

 

Beras ain nola zeruan

Jauna dagolaik emen,

aingeruak inguruan

daude bera adoratzen.

 

Beras ebeki batean

emen biz ene itekoa,

bizi nai zen bitartean

emen zeru lurrekoa.

 

Biotz gau, Jesus, ar bez

ta bereki bat egin,

ta gañetik firma bez

Jesusena da Joakin.

 

Amen. Amen. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa