www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zazpi bizio geban kontra
zazpi birtute

 

 

                1 Humildadea

 

Obraren zimendu au da,

onen gain da fundatzen,

oneki da firmatzen,

au gabe ura galdu da.

 

Jesusek, goratzen dena

izanen da humillatua,

dio, ta humillatzen dena

izanen da goratua.

 

Birjin Amak suberboes

dio: Ditu kastigatu

beren biotzen banoes,

guapoak ditu botatu

bai ta humilak goratu;

humila ni nau beiratu

ta guziek bedeikatu.

 

Duen obena probeak

da egotea humil humila;

ala guzien Jabeak

grazia eginen milla milla.

 

 

                2 Liberaltasuna

 

Ongiegille noble izan,

al dezaken diña eman;

izain du zer jan ta edan,

Jesu Kristok ala erran:

Ema ze ta emanen zaize,

zor dena barkatuko zaize;

naiz zor diozun infinito,

limosna eman; guzia kitto.

 

Murritx denak ori eztu,

eraiki gabe ezin bildu.

 

 

                3 Kastidadea edo Garbitasuna

 

Garbi kasto nai duzuna,

erretira, beti eskatu

Jaunari ta kastigatu

zeure animaletasuna.

 

Da aingeruen lis lorea,

Birjin Amak estimatu

ta Jaun onak konsagratu

zutena nola berea

 

 

                4 Pazienzia

 

Pazienzia da pasatzea

gaitzak arimo onareki,

ta ez orgatik faltatzea

deustan ere nioreki.

 

Pazienzia gau len lenik

Kristok erakusten digu:

Beira niri, erraten digu,

ta zer kulpa nue nik?

 

Naiz etsaiak gaixto diren,

adi zuk berees ziona:

Barka bezote, ene Aita ona,

eztaikite zer ai diren.

 

 

                5 Karidadea

 

Karidadea on guzia;

duenak au, guziak tu,

Jangoikoa onesten du,

bera da onen onetsia.

 

Au mandamentu berria:

Berzeren onas gozatu

eta gaitzas lastimatu:

Da Kristok erakutsia.

 

 

                6 Dilijenzia

 

Dilijenzia gana ona

gauza onak egiteko

ta gaitzak aguantatzeko,

da Jaunak berak diona.

 

Gana onas ematea

dena dela, nai du bai;

eztu bear ta eztu nai,

ezpada borondatea.

 

Epela egozten agotik,

ezpaitu ematen gogotik;

naiz emana den txipia,

biz borondatea andia.

 

aurrekoa hurrengoa