 |
Enegatik jautsi ze
Enegatik jautsi ze
zerutik Jesus nerea;
enegatik jaintsi ze
gure zamarra probea.
Enegatik bizi ze
betiro penaturik,
enegatik ere iltze
penas akabaturik.
Ilda, ta iltzeko in du
len testamentu berria;
guretako an utzi du
bera ta bere guzia.
Berzerik ere ezpaze,
ene Jesus amablea,
sobra bai bai sobra ze
Sakramentu admirablea.
O Sakramentu gorena,
non Jesus ematen den,
pasioaren oroipena
eta prenda gloriaren.
Ilta berriz bizturik,
bere zerura iganik,
dago emen altxaturik,
ezin kendus guganik.
Etze kontent Jesus ona
naiz guziak emanik,
gelditus bere gizona
bera gabe bakarrik.
Goiti dago poderoso
ene Jesus agerrian,
bai emen ere amoroso
manera miragarrian.
An sanduak gloriastatzen,
nauten guzies ornitzen;
emen gure graziastatzen
ta ararako prebenitzen.
Ez solamente gureki
Jesus ona egoten da,
bera bere donoeki
gure baitan sartzen da.
Inik arimen esposo
ta erregalo geiegia,
grazioso ta amoroso
ematen da den guzia.
|
 |