 |
Pasio sanduaren
Bortitza Jaunaren
da pasionea,
bortitza da amaren
konpasionea;
gu naies libratu,
redenzionea
biek baitute pagatu.
Zer pena amarena,
Jesus beiraturik
gure amanteena,
aborreziturik
ta blasfematurik
ta persegiturik
ta iltzeko destinaturik!
Judas traidoreak
saldu zuenean,
o zer doloreak
amak! Azkenean
zer dilijenzia!
Ta etsitu zenean,
negar ta pazienzia!
Exzeso amoresko
andiak eginik,
prenda milagrosko
señalea emanik
Jaunak azkenean,
nork duda, len lenik
ama zela faborean?
Despeitzerakoan
joateko sartzera
itsas penaskoan,
biek pena bera
elkar konsolatzen,
ta konformatzera
ta sufritzera animatzen.
Jesus baratzean
Jesus baratzean
odol izerditzen,
ama bere etxean
kongojak berritzen
ikusteareki
gogos, zena agitzen
bere seme Jesuseki.
Ala ikusi zuen
Judas indignoa,
nola apatu zuen
Jesus dibinoa;
señale gau baizen,
—o desatinoa!—
nor arrapatu bear zen.
Ala zego ikusten
apostoluena
laster iges iten;
ta axuri obena
an inguraturik
—o pena amarena!—
otsoek, ta arrapaturik.
Zego ere ikusten,
atzerat loturik
eskuak, ermaten,
ta atropellaturik
Jesus ona erorka,
ta ezin txutiturik
oius, golpe ta ostikoka.
Ala beiratzean,
zer amaren pena!
Ala tratatzean
nola gaixtoena,
on ta gaixtoeri
egiten zuena
on guzia guzieri!
Kaifasen aurrean
Jesus pasaturik
Kaifasen aurrean,
non zeuden bildurik
jaunak batzarrean,
nautela alas olas
egarri zarrean
ase Jesusen odolas.
Naiz batere etzuten
kulpadun progatzen,
ala ere zuten
blasfemo klamatzen,
biloak tiratzen,
begiak bendatzen,
milla modus maltratatzen.
Bada ama beiratus
alako gaizkia,
adora ta amatus
amable onegia
zego, ta admiratus
gure erakeria,
penatus ta lamentatus.
Gau penas betean
etze deskansurik,
peña muturrean
kur kurra loturik,
ondar ondarrean
karzelan arturik,
aiek irri abarrean.
Etze deskuidatzen
ama deskitatzen,
amatzen, honratzen
Jesus ta adoratzen,
ta bere peneki
antsiak ofratzen
ongi naiez zerueki.
Pilatosengana
Bada nork explika,
biramon goizean
karrikas karrika
Jauna beiratzean,
zenbat pena zuen
amak biotzean,
zenbat negar iten zuen?
Itxura gaizturik
eden ederrena,
gaixto trataturik
sandu sanduena,
ta aborreziturik
bere maiteena!
Beira ama zein penaturik!
Ta aitu zuelarik
kulpatzen zutela,
ta zekielarik
fabore aitu zela,
zer pena ikustea,
beren kontra zela
Jesusen kontra ematea!
Ala da mundua,
bere kontra iten du
beti, ta Sandua
ikusi nai eztu
ondu nai duena;
gaitza naiago du
gaixtatus galtzen duena.
Baña ama fielak
konsolu izan zuen,
juez infielak
noiz klaro erran zuen:
Kausarik batere
nik eztut aurkitzen
ontan, ez leberik ere.
Herodesengana
Baña bereala
Jesus beiraturik
tirano bekala
ermaten loturik
Herodesengana,
berla berriturik
negar egiteko gana.
Bitarteo penak,
zer ark inen duen!
San Juan iltzuenak,
au ere ilen duen
Herodes eroak,
bereki baizuen
axuria bai otsoak.
Baña an trataturik
ero daukatela
Jesus, pensa aiturik
ama arritu zela;
ta zer, ikusirik
burlas dakartela
ero bekala jaintsirik?
Sentenziaturik
Eztu Pilatosek
aurkitu kausarik,
eztare Herodesek,
bentzait ez graberik
Jesus onarenik:
Non bada legerik
da kondena dezakenik?
Ori deklaratu
zue berriz ere
juezak: Goratu
zeike bein berere
biotza amarena,
balitz bai batere
fiatzeko gizonena.
Beira konparanzan
ia Barrabaseki
Jesus, ta balanzan
biak elkarreki:
Zein bietaik beras,
dio, duze obeki
nai, Jesus edo Barrabas?
Autan paratzea
da desatina,
iago da autatzea
ladron indignoa,
utzis galdutako
Jesus dibinoa,
amaren lastimatako.
Ez au, bai Barrabas,
juduek ziote
oius: Biotza arras
heritu ziote
ama birjinari,
gaitz nai baitiote
beren amante obenari!
Bada azotaturik
Jangoiko erreala,
zatitu urraturik
abre bat bekala
amak ikustea,
biotz birjinala
o zer penatan tristea!
Aranzes koroa
zuela buruan,
soñetaik mantoa,
kanabera eskuan
beiratus dutena
errege zeruan,
amak, o nolako pena!
Adoratu zue
ala amak semea,
bai ta ezaun duzue
goren erregea,
ta amore diguna
mugarik bagea,
gaizki pagatzen duguna.
Baña ia azkeneko
sentenziaturik,
kruzifikatzeko
zegola aditurik,
goazen berareki,
zio ia etsiturik,
eutxi guruzeareki.
Biak gurutzean
Eta beiraturik
etxetik atratzen,
ta zur gura arturik
soñe an paratzen,
oh zer pena! Nola
beira bai beiratzen
zio odola zeriola!
Beira Jesus ona
odoles usturik,
Jangoiko-gizona
indargabeturik,
guruzeareki
sobra kargaturik,
gañetik gure kulpeki:
Ezin ia pausurik
eman, ta makurtzen,
ta txoil akaiturik
sobra aldis erortzen,
ta jaikitzekotan
niork ez laguntzen,
bai ronka ta zistakotan!
Ama triste atzetik
doaie segitus,
bereen gañetik
arenak sentitus
nekeak ta penak,
Jaunai ofrezitus
arimengatik bienak.
Jesus ta ama zire
igan oianera,
an ofratu zire
lagun penatzera
biak gurutzean:
Au ariman, bera
ariman ta gorputzean.
Zein sinez aldartez
eman bide zinan
semearen partez,
ama, ta ilen zinan
zu bai beragatik,
baita gogotikan,
agindu balitz goratik!
Eriozko penak
pasatu zinduza,
an ilen zutenak
bai zure gorputza,
Jangoikoak baldin
zu ezpa zinduza
guardatu milagroekin.
Golpe eman zirenak
itzeen frinkatzen,
entraña amarenak
aldioro ikaratzen:
Sollik ikustea
Jauna ala penatzen,
ze sobra iltzeko tristea.
Hume maiteena
dilindan josirik;
ama amanteena
non beira bizirik?
Sollik da Maria
dagona txutirik,
iltzean bere bizia.
Ai-otsak aditzen,
atsankak sentitzen,
agonia ikusten:
Zer penak sinesten!
Seme obenarenak!
Nola ala irauten
sartus lanza arimarenak!
Ah nola goratzen
aldiska begiak,
baña berla apaltzen
ama onegiak!
Ezin beiraturik
pena geiegiak,
ta Jauna ain lastimaturik!
Ta aitu zuelarik
Jaun ona mintzatzen,
iltzen zegolarik
bai amas kuidatzen,
san Juan semetako
amai entregatzen,
san Juani bera amatako?
Artas esan zio:
Ona zure humea.
Oni berla dio:
Ona ama zurea.
Naiz hume gau ona,
o zenbat obea
Jesus iltzen zekiona!
Biotzmina ta oñazea
Ordua eldurik,
Jesus despeitu ze:
O zein ilundurik
ama gelditu ze!
ia bere eguzkia
zena faltatu ze,
ta arreki den on guzia.
Itxuraik gabeko
il gura ikustea
ala, aflijitzeko
ze biotz tristea:
Arri beiratzea,
berriro biztea
biotz-mina ta oñazea.
Jautsizutenean
bada gorputz ila
ta artu zuenean
bai humil humila
amak eskuetan,
an urtzen ze milla
ai-ots, pena, negarretan.
O ama Maria,
guzia amargura,
au seme andia,
zure seme gura?
Ain ederra zena?
Ta non du itxura,
zuk len emana zuena?
Zer gaizkiak intu,
edo zer bekatu?
Jesus, ala baitu
munduak tratatu?
In eztu gaizkirik,
baizik sobra amatu
mundua ta ez merexirik.
Orrek onetsi du
onki guzieki:
Arrek gaitzetsi du
gaizki gaizkiegi.
Orrek in fabore:
Arrek bizia edeki
dionari sobra amore!
Amoreak il du
Kausak nork dituen?
Amoreak ditu.
Jesus nork in duen?
Amoreak in du.
Ala nork il duen?
Amoreak il du,
zeren sobra amatzen duen.
Jangoikoa asarre
ze gizonareki;
gure Jesus erre
amoreareki,
eta ilda Jaun ona,
Jangoikoareki
ajustatzeko gizona!
Agertu zeneko
Jesus gau ain ona,
in ze bitarteko
Jangoiko-gizona,
Jaunai ta gizonai
egiten diona,
nola bear ta nola nai.
Betiro izan digu
guri sobra amore,
Jesus, ta egin digu
bai sobra fabore,
atras fiadore,
baita pagadore,
redentore, salbadore.
Baña bere kostus
artu zor gureak,
beregain, o Jesus,
eman amoreak,
eta tu pagatu;
ta artzeko bereak
Jangoikoak tu kobratu.
Dio gizonari
eman salbazioa,
ta Jangoikoari
bere estimazioa.
Ama, semearen
alako pasioa
da prenda on guziaren.
Ilik axuria
da gure bizteko;
odol ixuria
gure garbitzeko;
golpe, llagak, penak
dire salbatzeko,
ezperen, galdu zirenak.
Eztire galtzeko
alako exzesoak,
baizik libratzeko
betiko presoak;
ez kastigatzeko
Jaunaren besoak,
bai bere zeruratzeko.
Gure amores, Jesus,
ala zu iltzara,
ala zure kostus
salbo bizi gara.
Nor zu? Gu nor gara?
ia gu zer ai gara,
zureki iltzen ezpagara?
Jesus, zure iltzea
da gure biztea,
zure penatzea
gure libratzea,
zure llagatzea
gure sendatzea,
sandutzea, salbatzea!
Odoles usturik
zu, gu betetzeko
amores suturik;
gu koronatzeko,
zu kondenaturik;
gu gozarazteko,
zu guzis maltrataturik!
Urtus ama negarretan!
Jesusek nai badu
gugatik penatu,
baña ama nola du
penatan paratu?
Axuria ardiak
nai du konpañatu,
Jesus berea Mariak.
Oh! agitz andia
zure dolorea,
o ama Maria,
nola ere amorea,
ikusis galdua
zeruko lorea,
hume eder, garbi, sandua.
Baña semearen
barin baze pena
amaren penaren
kausa, bada arena
akabatu da ia,
beras amarena
akaba daien ordu da:
Bai, baña eriotza
baño aratago,
amaren biotza
penaturik dago,
eginas kruelki
ta ezin kruelago
Jesus onegiareki.
Ilik ere naiz bai
Jesus, arenganik
etzeike ta etzenai
aparta iadanik
beñere biotza,
amorea izanik
iago fuerte ezi eriotza.
Batek eman zion
lanzas gorputz ilai;
mellarik etzion
in aren arimai,
baizen berexirik;
bai baña amarenai,
baizego an beti josirik.
Semeak aman
egin faborea,
amak semeari
eman amorea;
ezin iagos ala
zue dolorea
andi itsasoa bekala.
Jangoiko bekala
estimatzen zue,
nola hume erreala
guzis maite zue:
Artas gabeturik,
non izanen zue
edo nola konsolurik?
Dolores prensatzen
biotz amarena,
negarres untatzen
gorputz ilarena;
ilik eskuetan
humerik obena,
urtus ama negarretan!
Oñak an apatzen,
eskuak, bularra
zego, ta aumentatzen
penaren indarra;
guzia ze pena,
guzia negarra,
ilik bakar maiteena.
Naiz ama penatzen
agitz ilareki,
zerbait ze animatzen
idukis bereki;
baña gero ortzirik
ar-lauza garreki,
triste zego soill etsirik.
|
 |