 |
Salve Regina
Agur erregina,
ta ama piadosa,
bizitza dibina,
gozoa gustosa,
esperanza segur
gure gloriosa,
Jangoikoak bedeika, agur.
Zuri gu klamatzen
desterru tristean,
zuri suspiratzen,
ai ta negarrean;
Hebaren humeok
negarren ballean,
ama, gu beira pobreok.
Ea, orai bada,
zuk zeure begiok,
o gure abogada,
beratx onegiok
guregana biur,
orreki guziok
kontent gauden eta segur.
Desterru gau gure
delaik bukatua,
mostra guri zure
Jesus amatua,
zure sabeleko
fruitu sagratua,
zerura gu manatzeko.
O klementisima!
O urrikaria!
Eta, o dulzisima
birjina Maria!
Jangoiko Jaunaren
ama sanda andia,
etxokandre zeruaren:
Eska zozu beras,
ama, guretako,
in gaitzen egiaz
digno beretako;
dezkigun fruituak
logra sekulako
Jaun berak ofrezituak. Amen.
Zure amoretan
Zure amoretan
ura ardo biurtzen
daki, ta azkenetan
ladrona sandutzen,
eta eman ziona
lanzada itzultzen
beretako martir ona.
0 Guzia ala izanik,
guzioi guti da:
Gizon zureganik
Jangoikoa eginda,
au baita ajitz gura,
gorena apaldu da
egones zure manura.
O Jangoikoaren
prenda maiteena,
bere biotzaren
konforme zarena;
berak nai bekala,
zu nai zaituena,
zuk ere nai bereala.
Nik bada nai zaitut,
zuk nai nazazu ni,
nik izanen baitut
nautena orreki:
Orai graziaren
dut prenda zureki,
ta geroko gloriaren.
Auxe da arrazioa,
pensatzeko dela
zure debozioa
señale fiela
salbazioarena,
salbatuko dela
zure deboto ona dena.
Non da ia gizonik
bere buruari
ongi nai dionik,
alako amari
amore eztionik?
Balitz bat, berari
nondik dateke deus onik?
Ama birjinaren
amante itsuak
orai dire ta len
sandu jakintsuak,
emen izateko
albas doatsuak,
bera an gero gozatzeko.
Ezta gizon ona
Ezta gizon ona,
da lizun gaixtoa
amore eztiona,
baitare tontoa,
amorea arrazio
delaik ta gustoa,
honra, protxu, obligazio.
Ezta doatsurik,
ezta jakintsurik,
eztare sandurik,
eztare presturik,
ezta biotz onik,
eztare bururik
amari amore eztionik.
Baita ama birjina
guzis amablea,
baitare erregina
txoil admirablea,
ta diguna amore:
Onen señalea
milla ta milla fabore.
Orgatik noraño
kristiandadea,
dator araraño
amaren fedea,
Kristo onetsten bada,
baita ama berea
ere egiaz onesten da.
Eztakit nola den:
Fede Kristorena
txoil artu baño len,
askok amarena
afekto onareki
dute, dela dena,
biotz edo miareki.
Bentzait kristio onik
ezta opatuko
amore eztionik,
eztare agertuko;
ama birjinari
bentzait mostratuko
dio, naiz den bekatari.
Milla milla arrazio
datoz gogoari,
artzeko debozio
ama birjinari,
fede barin bada,
ta agitu denari
atenditzen barin bada.
|
 |