 |
Jaunaren fabore zenbaiten oroipena
Orren on emanak
nola nik kontatu!
Gogoantudanak
beartut aipatu,
naiz ezin guziak,
eta konfesatu
nere esker-gaitz itsusiak.
Nil mali
Benik bein beñere
niri in eztidala
gaizkirik batere,
merexi bekala,
nik, diot, ta diot,
alke dakidala,
motibo sobra eman diot.
Praedilectio
Bai beti onetsi nau
eternidadetik,
ta faboratu nau
beti biotzetik;
berez on izanik,
guzia beretik,
ez nuke deus nereganik.
Continuatio
Gerostik onat du
kontino segitu
ongi iten; nai eztu
beñere gelditu
niri ongi itetik,
naiz errezibitu
sobra gaizki nere aldetik.
Creatio
Orrek egin nau ni,
berori ezaundurik,
ta guzis onetsi,
ta zerbitzaturik
emengo bizian,
gero goraturik
gozarazteko glorian.
Ditut potenziak,
orren logratzeko,
ta gauza guziak,
niri laguntzeko,
orrek manaturik;
zeruko lurreko
direnes ni inguraturik.
Ebek erakusten
niri zerbitzatus,
ta nik ez ikasten,
gaizki bai usatus
Jauna ofenditzen dut,
ala malogratus
ni, ta guzia galtzen dut.
Conservatio
Kriatu duena
bein, sustentatzen du
beti, bear dena
orrek suplitzen du,
ta bere barnean
bai mantenitzen du,
nola amak aurra berean.
Guti ze argitzea
eguzkiareki,
ta mantenitzea
munduko gauzeki,
berak berak nai du
den guziareki
mantenitu, ta ala iten du.
Gorputz ta arimaren
beras nik tutenak,
eta munduaren
zortiot direnak,
baitare istanteak
nik bizitutenak,
ta bere beso amanteak.
Praeservatio
Bada plaga, pena,
gaitz milla millataik,
baita, iago dena,
oh zenbat kulpataik
nau ni preserbatu
agizeizkenetatik,
ezpanindu ni maitatu!
Zenbat ere diren
kulpak eta penak
gorputz ta arimaren
izan eztutenak,
onenberze dire
doai Jaunarenak,
ta estimatu bear dire.
Expectatio
Bada esperatzea,
zukelaik bukatu,
ta ez kondenatzea,
zukelaik bulkatu,
oh zer amorea!
Nola nik pagatu?
O nolako faborea!
Milla aldis nindue
ilta galduko ni,
nai izan bazue
bai ta agitz justoki:
Orai libraturik
bere eskuareki,
nagoke humil renditurik.
Redemptio
Nork aski estimatu
Jauna guzis ona,
zeren reskatatu
baizuen gizona,
etsaien eskura
sujeto zegona
manaturik (etsiturik) infernura?
Barkatzea sollik
ta reskatatzea,
nolanai izanik,
ze sobra amatzea:
Baña aren modua
sollik pensatzea
da admiratzeko mundua.
Incarnatio
Zerutik jautsirik
ango erregea
mundura, jaintsirik
zamarra gurea,
artzai ona eginda,
ta Majestadea
guregatik desegin da.
Bazuke bai obra
egin itz bateki,
baña amatus sobra
nai zuen obeki
erremediatu
gu ta exzesoeki
honratu ta erregalatu.
Conversatio
Beira gizoneki
tratatzen, diola:
Ona ni zueki,
laguna ala nola
bere laguneki.
Erragun dagola
ia Jangoikoa gureki.
Artzentu guziak,
gizon ta emasteak,
andi ta txipiak,
zar eta gasteak,
sano ta heriak,
abrats ta probeak,
baitare bekatariak.
Praedicatio
Beira predikatzen
egietafedea,
baitare mostratzen
zeruko bidea,
guzien kidatzen,
ta gizagendea
oneratzen ta salbatzen.
Operatio
Milagroak iten,
heriak sendatzen,
gaitzak desegiten,
gaixtoak botatzen,
ilak ere bizten,
erremediatzen
mundua bai, ta berritzen.
Curatio
Bekatuen etsai,
ta bekatariak
egiaz ongi nai;
ala nola ardiak
artzen artzai onak,
kuratzen heriak,
ala Jangoiko-gizonak.
Atozte enegana
gaizki zaratenak;
ni kentzentudana
zuen nekepenak;
ni zuen atzean,
ezi ongi daudenak
eztaude ala bearrean.
Guziak barkatzen,
nai barin badute,
ditu, ta libratzen;
berek ezpadute
nai beren gaizkia,
progatuko dute
guziek au den egia.
Orren amorea,
Jesus onegia,
eta faborea
guzis geiegia
itsatzen duena
guzien begia
ta admiratzen gaituena:
Passio
Da ageri geienik
pena pasatzean,
ez bear izanik,
ta ala penatzean
ah! nor norengatik,
eta akabatzean
Jangoiko dena enegatik!
Sanduen sandua
gu gaixtoengatik!
Jaun ofenditua
gizatxarrengatik!
Emanes bizia,
emateagatik
guri bera ta guzia.
Ecclesiae aedifcatio
Mostratu du ere,
eliza plantatus,
baitare ontan bere
doktrina paratus,
ta sakramentuak,
ta ainberze pasatus,
tuen mereximentuak.
Emen da fedea,
guri argitzeko;
emen da legea,
zuzen ibiltzeko,
ta sakramentuak
grazia izateko,
laguntzak gauza santuak.
Vocatio
Bokazioaren
ona nola aipatu?
Ni bere elizaren
barnean paratu,
nola eztakitela,
bai nau, ta kontatu
bere etxeko hume naizela.
Cognatio
Ala dut aikoa
dateken obena
Aita Jangoikoa,
ta Ama berarena,
anaiak Sanduak,
ta bear dutena,
aide lagun aingeruak.
Anaia andiena
Jesus, ta burua;
egiasko aiena,
ta ni zarmendua;
Jesus artzai ona,
ta ardi markatua
ni bere odolas nagona.
Ardi goni dio
eman bere izena:
Deitu du Kristio,
baita Kristorena,
kontino oroi daien
betiro, norena
den, eta konforma daien.
Lengo dilubio
unibersalean
zen erremedio
arka admirablean,
oraiko elizaren
klaro señalean,
ta Salbazale sollaren.
Zer gure fortuna
Jesusen piedades
aurkitu duguna,
ta gure maldades
merexi eztuguna,
sollik karidades
Jesusek eman diguna.
Zenbat itsuturik
doaz ilunbean
betiko ondaturik;
ta gu ustekabean,
o Jesus, gozatzen
orren egalpean
emen, eta an esperatzen.
Ordinatio
Ez ori sollik, ez,
bai egin nau bere
Ministro ni berez,
atzendurik nere
deusgutitakoa,
ezpaitut beñere
merexi ditxa alakoa.
Nondik goratzea
ni dignidadean?
Nondik paratzea
guzien gañean?
Nondik gozatzea
ni bere maiean,
ta ala erregalatzea?
Ta administratzea
nik sakramentuak?
Eta barkatzea
nondik bekatuak?
Nondik tratatzea
nik gauza sanduak,
eta arimak kidatzea?
Gero jendearen
erreberenzia,
ta alimentuaren
duten dezenzia:
O nere nausia
Jesus, da au grazia
orrena, orrena guzia.
Revocatio
Berze grazia bat
egin dida askotan:
Itzuli atzerat ni
neure kaltetan,
billatu, deitu nau,
eta artu soñetan
ardi galdua ekarri nau.
O nere artzai ona,
o aita onegia,
emen ni nagona
negoke, da egia,
galdua ososoa
betikos guzia,
ezpalitz ain piadosoa.
Justificatio
Itzuli deneko
berla admititurik,
penatu deneko
berla barkaturik,
naiz den infinito,
utzi atzendurik!
Konfesatu eta kitto.
Zenbat aldis kendu-
tidan bekatuak,
ta tuen atzendu
Jaun bedeikatuak!
Ain aisa, ain doaiik
arras borratuak,
gelditu gabe errestorik!
Egin du nereki
nola Sauloreki,
ta ladron garreki
ta Lonjinoseki,
Magdalenareki
ta Zakeoreki
ta infinizio bateki.
Baña proprioki
seine galdu gura
bekala artu nau ni
bai lengo lekura
aitak besarkatus,
eta bestidura
berea berriz paratus.
Communio
Aren itzulian
aita alegratzen da,
konbit bat andian
ala explikatzen da:
Seme gau galdua
ze eta aurkitu da,
ila ze, ta da biztua:
Oh! zer konbita emen,
konbit erreala,
Jaunak iten duen
Jangoiko bekala;
non ematen dago
niork pensa-ala
baño iago ta geiago!
Nork pensa beñere,
emanen ziola
Jesus onak bere
gorputza ta odola
janari ta edari,
ematen den nola
aldarean gizonari?
O zein artzai ona,
ona ta onegia,
Jangoiko-gizona
inik axuria!
O karidadea!
Ta ezta au iduria,
bai errealidadea!
Sinezten badugu,
guzien gañean
dagona artzen dugu
guk naidugunean,
sustentu bekala
geuren barrenean
erregalo erreala!
Cohabitatio
Beti izan dezagun
presente, emen dago
kontino gau ta egun,
ain nola lenago,
naiz belo garreki,
diola: Emen nago
ona ni beti zueki.
Nola bizi gara
beti lazerian?
Jautsirik onara
dago gure erdian
errege gorena
emen atarian
eman naiak bear dena.
O zer okasioa,
nai dena eskatzeko!
Aski da orazioa,
on dena izateko:
Norat doaz, norat,
erremendiatzeko?
Onat betoz, betoz onat.
Len Noen arkatik
usoa egatu zen,
nion loiengatik
ezin baratu zen:
Itzuli ta biur,
arkara sartuzen,
kontent egoteko segur.
Atendi zer dion
Jangoiko humanoak:
Gorputza non dagon,
arara arrañoak:
Ala bere aldean
arima sanoak,
nola zeru-pokalean.
Inmolatio
Egon, ta ematen da
nauten aldioro;
sakrifikatzen da
baitare egunoro
milla aldis amores
beti ta errioro,
gu betetzeko fabores.
Zer da an ikustea
axuri obena
ala, ta ikastea
motibo duena
sakrifikatzeko,
baita, bear dena
gure partes suplitzeko?
Jaunai ematen du
plazer ta gloria;
gozos betetzen du
bere ama Maria;
zeruan direnei
honra, ta saria,
an sartzeko, zor dutenei.
Lurrean gaixtoei
piedade logratzen;
on eta justoei
grazia aumentatzen;
pena zor dutenei
paga, ta barratzen
guzia berak guziei.
Communicatio
Beira ia fortuna
komunikatzeas
ain aisa duguna,
ta konbersatzeas
guk erregereki,
ta ala tratatzeas,
nola adiskide bateki.
An dago apaldurik,
ez gaitzen lotsatu,
ta dago altxaturik,
ez gaitzen altxatu,
baizik ellegatu
noiznai ta mintzatu,
ta naitugunak eskatu.
An dago aditzeko
noiz naidugunean,
beti tratatzeko
humore onean,
eztaki punturik
artzen, dagonean
gure biotza kurturik.
An bada orazioan
komunikatzen da,
komunikazioan
ona apegatzen da,
Jesus onareki
jangoikostatzen da,
Jangoiko gizonareki.
Gaixtoak an ontzen
negar dolorosos,
justoak an artzen
sugar amorosos,
guziak protxatzen,
biotz piadosos
guziak baitu tratatzen.
Entendamentua
emen argitzen da,
Doktore Aingerua
emen egina da,
esperanza azitzen,
fedea bizten da,
karidadea goritzen.
Arima edertzen
eta sandutzen da,
biotza bizkortzen
eta alegratzen da,
gaitzetaik sendatus,
ones betetzen da,
Jaun onak komunikatus.
Gubernatio
Ta probidenzia,
nork konsideratzen,
zeñeki guzia
duen gobernatzen,
ta aitaren gisara
humeok kidatzen
betiroko bizitzara?
Aitak humeari
aldiska dulzeak
maite duenari,
aldiska azoteak
ematentio bai,
zeren amoreak
alas olas ongi in nai.
Jangoiko onak ala
onak eta gaitzak
tu nasten bekala,
gogorrak, beratzak,
on naiez guziak,
gozoak ta latzak,
ontzeko bere onetsiak.
Ala naiz paloak
artu beraganik,
dire erregaloak,
amorez izanik,
salbatu naiez gu:
Zeruan iganik
eskerrak emanentugu.
Custoditio
Berze fabore bat
iten dida andia,
ango aingeru bat
da nere guardia,
Jaunak manaturik:
Kuida nere ardia,
eztaien joan galdurik.
Sinezten badugu,
ditxosoak gara,
prinzipe bat dugu
jautsirik onara,
nola aur geben aurtzai
—fedea, non zara?—
ta nola ardi gonen artzai.
Beira bada beras,
ar miserablea
fedesko begias
aingeru amablea:
Argi eder garbia,
ona, admirablea
egiten zuri guardia!
O aingeru ona,
Jangoikoarena,
eneki dagona,
guardatzen nauena:
Argi ta kida ni,
nola Jaunarena,
ta salba benaza beti. Amen.
Filiatio Mariae
Guardia ematea
guti bazekigu,
ama ta amantea,
bai ama eman digu:
Ta ama nolakoa?
Gogos eztakigu
pintatzen ere alakoa.
Amaren izena
da guzis gozoa,
mostratzen duena
piedade osoa,
ama gau duenak
du poderosoa,
emateko naituenak.
O ama Jaunaren
eta ama nerea,
mostra bez amaren
eneki amorea,
bizitzan, iltzean,
eta podorea
Jaunareki il ondorean.
Cognatio
Ama ta erregina
au bere duenak,
bere da jakina,
tuela an direnak
goiti bereala,
ongi nai dutenak
anai arrebak bekala.
Maite barin badut
guzien burua,
beraren ordes dut
fabore aingerua,
ta ango guzieki
fabore zerua
beren erreginareki.
Inspiratio
Zenbat eta zenbat
fabore egin dida!
Oraño berze bat
kontino iten dida:
Bera dago obratzen,
bera dagokida
barnetik beti inspiratzen.
Zer da au, Jauna, zer da?
Bere Espiritua
komunikatzen da;
nerea argitua
bere argis edertzen,
eta goritua
bere suan da erretzen.
Ala biotzera
da amoltsu mintzatzen
tiratus onera,
eta erretiratzen
gaitzetik, eta ala
zerura kidatzen
txar gau tiraka bekala.
Cooperatio
Jangoikoan bizi
ta mogitzen gara,
beragatik ezi,
deus ere ezpaikara,
beraren menean
gu garena gara,
nola amaren barrenean.
Berak ez emanik,
deus ezin obratu
geurek geurenganik,
ez nai ta ez pensatu:
Onik barin bada,
ez ni, bai laudatu
bera, berak egina da.
Onean da lentzen,
berak du prestatzen,
berak du laguntzen,
berak du bukatzen,
graziaz guzia,
ta alare kontatzen
guretako irabazia.
Konta naituzunak
obra on biziak,
zuk egintuzunak,
andi ta txipiak,
egintu zureki
berak, ta guziak
zuk baño berak obeki.
Ala in eztuena
bego penaturik;
anitz in duena,
naiz alegraturik,
berai begokio
agradeziturik;
nork iago, iago zor dio.
Protectio specialis
Baña nik, Jauna, nik
nola agradezitu
dutena orrenganik
bai errezibitu
berex? Ezi eneki
anitz egin ditu
eztuenak anitzeki.
Eneki zenbat den
ona, ta noraño
ni jaio baño len,
ta andik onaraño,
eztut nik oraño,
eztutegundaño
pagatuko araraño.
Oh! zenbat gaitzetaik
atra nau onera!
Heritasunetaik
ez nau utzi iltzera!
Zenbat peligrotan
ez utzi galtzera,
ez sartzera ere askotan!
Gaitz ineztudanak
orren faboreak,
on egintudanak
orren amoreak
ditut, ta in nuzkenak
orren mertxedeak:
Kulpak sollik neuronenak.
Oh! nere pausuak
zein ongi kidatu,
nolatropezuak
tuen apartatu
orrek; nik guzia
kontra malogratu,
gaizki pasatus bizia!
Ongi pasatzeko,
zer dida ukatu?
Sandu atratzeko,
zer zaida faltatu?
Berorren aldetik
guzia sobratu,
faltatu dut nik neuretik.
Provissio
Kanpotik, barnetik
baditu medioak,
zerutik, lurretik
ere erremedioak:
Gizonak nai badu,
nonnai auxiloak;
guzia Jaunak eman du.
Duzu ia, kristioa,
Kristok prestaturik,
daiken prebenzioa,
bidean sarturik
grazia izateko,
ta ontan firmaturik
bere glorian sartzeko.
Fedea duzu len,
argia bekala,
ikusteko zein den
bide erreala,
nor den Jangoikoa,
Kristo bereala,
eben gauzak ta gogoa.
Gero da legea
ibiltzeko zuzen,
bai zuzen bidea,
beiratu, eztaien
eskui edo ezker
makurtu, ta daien
egin Jaunai guzis plazer.
Ta sakramentuak
tuzu graziaren
on instrumentuak,
zeñeki Jaunaren
odola aplikatu
daien, ta arimaren
ona logra ta aumentatu.
Or tuzu orazioak
eta predikuak,
kantak, bedeizioak,
libru sagratuak,
persona sanduak,
eben exenpluak,
artzaiak ta artzai-buruak.
Guzia eman zaizu,
nai barin baduzu.
Zer ia falta zaizu?
Egin bear duzu
zeure dena, orreki
Jauna lagun duzu:
Salbo zara Jaunareki.
Praedestinatio...
Salvatio... Glorificatio...
Badire fabore
irur sekretoak,
Jaunaren amore
onen efektoak,
jakin eztaizkenak
segur, ta afektoak
nai ta esperatzentuenak:
Predestinazioa
da eternidadeko
determinazioa,
berex atratzeko
bere eskojituak,
ta koronatzeko
Aitak hume kerituak.
Salbazioa bada
grazian da artzea,
ona barin bada,
ta besarkatzea
Jaunak onetsia
ta segurantzea,
naiz ez ageri guzia.
Glorifikazioa
betiko glorian
da koronazioa
bere konpañian
ditxosorena,
Jaunak an goitian
errege egiten duena.
Predestinaturik
naukan ni, grazian
emen firmaturik,
sartzeko glorian,
eztutseguranza,
bai nik memorian
orren ona, ta esperanza.
Ortako, Jauna, nik
señalerik ere
eztut neureganik,
mostra bat berere,
nik konfesatzen dut,
eztut nik batere;
orrenak bai kontatzentut.
Diot nik dutela
Jesus amazale,
onek dio dela
nere salbazale
orrek bialia;
dut au nik señale;
au dakidala balia. Amen.
Berorrek emana
dut nik señale gau,
berorrek errana
dut ere itz andi gau:
Mundua ain maite du
bai, ezi seme gau
bere bakarra eman du:
Sinezten duena
enebaitan, ori
eztaien kondena,
bai bizi eternoki,
zeren billatzera
galduak etorri
nitzan ni, ta salbatzera.
Bai san Pablok ere
zion orrengatik:
Karidade bere
geiegiagatik,
zeñeki maite gu
gaituen, orgatik
bere semea biali du.
Seme propiari
etzion barkatu,
baizik munduari
zuen entregatu
gu guziengatik,
guziak ia emantu
guri oneki onengatik (Rom. 8).
On zaida erratea
Jesusek Martari:
Berriro biztea
ta bizitza naiz ni:
sineztatzen bada
nibaitan firmeki,
naiz il daien, bizikoda:
Bizi ta sinezten
duena nibaitan,
ori ezta ilen
betikos sekulan.
Sinezten duzu au?
Bai bai gogotikan,
Jauna, ni berea bainau:
Sinezten dut, ta asko
progu da egiaren,
Jangoiko egiasko
bakar biziaren
dela ori semea,
mundura etorri den
Kristo Jaun ezin obea.
Nik betiko onaren
au dut señalea,
Jesus arimaren
bai salbazalea,
orai graziaren
baita emanzalea
emen, eta an gloriaren.
Ditut señaleak
exzeso obratuak
ain admirableak,
orrek pasatuak,
orren amoreak,
orren trabajuak,
nekepenak, doloreak.
Ditut señaleak
Belengo ganbela,
sokak ta kateak
kolumna kruela
azote, aranzeak
eta kanabera,
gurutze, lanza ta itzeak.
Sakramentua dut
Señale andia
Presente non baitut
Jesus den guzia
Inik enetako
Janari edaria
Azi ñaies zerurako.
|
 |