www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Orrek didan amorean

 

Orrek didan amorean

nago, ni fiaturik,

ez nauela ez ondorean

utziko ni galdurik.

 

Ene amores sobra bai

egin du ta pasatu;

zenbait nik emen orai

nai dut errepasatu.

 

Ene amores jautsi ze

berorren majestadea

lurrera, ta jaintsi ze

gure zamarra probea.

 

Birjinaren sabelean

in ze gizon Jangoikoa,

ta Belengo portalean

aur jaio ze txipittoa.

 

Egon ze paxaturik

bere amaren besoetan,

baitare paraturik

ganbelaren agotzetan.

 

Ene anbres alaber

kanibetas ala nola

axuriak goiz eder

ematen du bere odola.

 

Andik fite persegitus

Herodesek il naies,

Jesus ona anitz sufritus

Ejiptora joan ze iges.

 

Izanik persegitua

erregeren su erruan,

bizitu zen aurzutua

pensa nola desterruan.

 

Gauza guzien jabea

ala desterraturik,

egon ze nola probea

guzian bearturik!

 

Nazaretha itzulirik

bere amaren konpañian,

altxaturik ta ixilik

egon ze denbora andian.

 

Estalis majestadea

zen Jangoiko jaunarena

agertus humildadea,

erremedio gizonena.

 

Orazio ta penitenzia

zenbat an guregatik!

O Jaunaren pazienzia!

Onak gaixtoengatik!

 

aurrekoa hurrengoa