www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nola nola eguzkia

 

Nola nola eguzkia

ala dago altxaturik?

Ala ere ni guzia

ala nauka suturik?

 

Orgo suak, orgo garrak

ene entrañak erretzen,

aiotsak eta negarrak

orrek orrek atratzen.

 

Gloriako errege bera

emen ala altxaturik:

Jautsi da zerutik bera

gutas amorosturik.

 

Nola dauka apaldurik

ain apal Majestadea?

Ain gora goraturik

gure zamarra probea!

 

Beira errege zerukoa

gure lurreraturik,

beira gizon Jangoikoa

zamarras bestiturik.

 

Antxume-larruareki

beira gero axuria,

gu gaixtoen kargareki

gure gisa ta iduria.

 

Beira preso gure amores

asko gisas loturik,

beira penas ta dolores

azkeneko galdurik.

 

Bere amaren sabelean

beira lenik bildurik;

ganbelaren agotzean

txipitto paraturik.

 

Beira preso baratzean,

geroxago pilarean,

andik berla gurutzean,

ta betikos aldarean.

 

Naiz iganik zeruraño

ta jarririk goienean,

emen dago preso oraño,

beira preso aldarean.

 

Zergatik ala ori preso,

Jesus ona, zergatik?

Gugatik ainbeste exzeso,

Jesus ona, gugatik.

 

aurrekoa hurrengoa