www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nai bez, Jauna, nai bez nai

 

Nai bez, Jauna, nai bez nai,

pobre gau konsola bez;

niri erranik orrek bai,

nork dezake erran ezetz?

 

Esperanza ta beldur

dut aide bietatik:

Orrenganik naiz segur,

ta beldur neuregatik.

 

Esperanza dut, zeren

Jesus ona zerutik

ene amores jautsi zen,

ni atratzera infernutik.

 

Ta zeren pasaturik

ainberze pena lenik,

iltzen akabaturik

gurutzean azkenik.

 

Esperanza dut geiago,

zeren ala gure amores

errealki emen baitago,

betetzeko gu fabores.

 

Ta zeren ofratzen den

Jangoikoari egunoro,

ta guri ere ematen den

guk nai dugun aldioro.

 

Jauna, sobra igan bada

eskergaiz gaixto nerea,

alaere gaindu da

orren ona ta amorea.

 

Ene gizon Jangoikoa,

biktoria irabazi bez,

garai bez ene gaixtoa

orren onak, garai bez.

 

Nai du sines salbatzea

asko modus orrek ni;

guzia malogratzea,

Jesus ona, ez permiti.

 

Kosta zaio bere odola

ene arima bere artzea:

O Jesus, eztakiola

galdu bata ta berzea.

 

Ez nazala ni kondena,

Jesus, andik atrarik;

pagatu du nere pena,

orri sobra kostarik.

 

Ez permiti, jartzen dena

orren maian arturik,

pasa dezan anitz pena

infernuan sarturik.

 

Dena emen erregalatzen

amoresko mai sanduan,

ez an erre errabiatzen

utzi bere iraren suan.

 

aurrekoa hurrengoa