 |
Koplatto batzuk Jaun Sakramentuari
Sakramentu gortan dago
Jesus ene prisionero:
Zer in bear dut? Ni ere nago
Jesusen amoros ero.
Ene arimain eske dago
beregana artzeagatik:
Jesus, ar bez berla berla,
berant da berladanik.
Ene arima, non zabiltza
arat onat galdurik?
Atoz, emen Jesus dago
zutas amorosturik.
Jesus ona, zuk bekala
nainauenik nik estut,
zu sollik nik ere bada
zu nai zaitut, ta obe dut.
Banidadeen banidadea
arat onat gora bera:
Emen sollik aurkitzen dut
arimaren gozaera.
Adio mundua ta mundukoak
zeuren plazer banoeki:
Zu nerea, ni zurea,
Jesus, gauden elkarreki.
Jesusek nai banau ni,
nik ere nai dut Jesus:
Nai dut bizi, nai dut il
zure amore gorien sus.
Zein berant onetsi duten!
Ai Jesus, berantegi:
Prisaka ta doble onesten
bear dut ia asi ta segi.
Ala nai dut, oh nork luken
biotz noble bear dena,
izan daien Jesus nere
eta ni Jesusena.
Zuk nai bauzu, nik nai dut:
Jesus, oh zurea banitz!
Nai dezazu bai Jesus,
zorko dizut esker anitz.
Nai duzula zuk pobrea
dut esperanza, Jesus,
ardi gau estaien galdu,
naiz izanik errehus.
Ene naiak ta ene billa
jautsik an zerutik:
Neketan bizi ta il zena
penas akabaturik.
Bilatu ta erosi nauzu
infinito kostarik;
ez nauzu utziko nagolaik
zure oñetan botarik.
Zeruan zaude, ta emen zaude
ain andia ta ain txipian:
Iruzki berria ta ederra
ogiaren idurian.
Sartzen zara gisa ortan
ene arimain barnera:
Nai duzula zuk pobrea,
badezaket espera.
Zergatik ta nola ainberze
marabilla egin duzu?
Ez debalde nik uste dut
gisa ortan zaude zu.
Arimen esposo amantea,
amorostu nere arima;
zutas nauzu gisa ortan:
Noiz dezaket aski estima?
Amante-gisa zaude bai,
estalirik aurpegia:
Ala iago heritzen nauzu,
ene Jesus onegia.
Nor zara zu? Nor naiz ni?
Ene arimain amorea,
segitzen ala zuk ni,
ain andiak ain pobrea!
Zer nauzu emen? Ene arima
erre nauzu, oh su bizia:
Zer ai zara? Ez ez lastima;
erre zazu otoi guzia.
Jangoikoaren axuria,
zu nere ta ni zurea,
ogiaren iduria,
ta erregalo ezin obea.
Maite zaitut ezin iagos,
iago ezi nere bizia,
iago ezi lurra ta zerua,
ta iago ezi den guzia.
Aita, esposo, jaun ta juez
zu zara ta nik nautena:
Jesus, otoi, zuk ni ez,
ez nazazula kondena.
Karidades ar nazazu
pobre-gisa zure etxean,
astoko-gisa ganbelan,
txakurtto-gisa maipean.
Eskojitueki inzazu
nitas, oh Jesus, memoria:
Zure grazia beti idazu,
orai grazia, gero gloria. Amen.
|
 |