 |
Korona zagun
Pena gonen atzetik
eztute uzten ala ez;
pasatu bai gaitzetik
gaitzagora, daikenez.
Diote elkarri saionek:
Au errege egin zagun,
erreinatu nai du onek,
ea, korona zagun.
Forjatus aranzeeki
uztai bat ala inguruan,
bere punta tzorrotzeki
frinkatzen dute buruan.
Trono-gisara da alkia,
zetro-gisa kana bat,
soñetako estalkia
purpurasko zatar bat.
Ala eginik, aiendako
an ze festa irrigarria;
baña serafinendako
ikusteko arrigarria.
Ellegatus bat banaka
guziak gaixtakerian,
bera adoratzeko ñaka
iten dute burlerian.
Belaun bat inklinatus
kortesias bai segur,
badoaz salutatus:
Juduen errege agur.
Bitarteo gozoago
egiteko festa andia,
zeñek baño zeñek iago
egines gaixtakeria.
Batak listukaldi bat
aurpegira botatzen,
berzeak zaflada bat
matelean ematen.
Guzienek kana artzen dute
zeukana bere eskuan,
arreki golpatzen dute
Jesus ona buruan.
Aingeruak nola nola
bide zeude arriturik,
beiratus Jauna zegola
ala irris jokaturik!
Etzute lizenziarik
errege mendekatzeko;
non ze pazienziarik,
ezperen, ala ikusteko?
Nola orrek, dena izanik,
Jesus, zue sufritu?
Pazienzia orrenganik
nainuke nik aurkitu.
Jesus, alke dakidala
ni beñere kejatzeas,
oroiturik orren ala
alakoak pasatzeas.
|
 |