 |
Eukaristia
Egin du aratago
Uste bai gizonak
etzeikela iago
pasa, ta Jaun onak
egin du aratago
iago faborea;
oraño emen dago
kunplitzen bere amorea.
Emanik bizia,
zer iago zuke eman?
Eman du guzia,
zerura zen igan:
dago sandueki;
nai du, naiz ongi an,
emen bateo gureki.
Injeniatu du
nola emen bizitu.
Nola? Pensatu du
len inak berritu,
zeruan eta emen
batean aurkitu:
Beira zein gure amante den!
Naiz eman bazigu
berak dezakena
bera gabe, etzigu
emanen obena:
Orai berareki
badugu daikena
izan Jangoikoareki.
Bere amorearen
au dugu señale,
bere pasioaren
au memoriale,
atzen ez gaitzela,
gure maitazale
beti Jesus ona dela.
Nai badugu lagun
munduan gureki,
berak erran zigun:
Ona ni zueki.
Ongi beras emen
gaude berareki,
san Pedroren errana zen.
Emen eman digu
tesoro andia,
eman utzi digu
giltza agitz propia
Jesus onareki;
ona ia guzia,
arka bere giltzareki.
Berak gu amatzeko,
ama zagun nai du;
ori logratzeko,
beira zer egin du!
Gauza preziosoa!
Injeniatu du
amen bat amorosoa.
Lotzaki bat ona
Gureki uniturik
unione onean
nai du, ta loturik
firme daikenean:
Lotzaki bat ona
bere señalean
Jesus Jangoiko gizona.
Nai du guretako
daukan gloriaren
guri prendatako
zerbait eman emen:
Prenda ezin obea
Jesus bera, zeren
baita ango Jaun ta Jabea:
Ez prenda utsa dena,
gloria parte da;
an gozatzen dena,
emen txastatzen da;
an agerri oso,
emen ematen da
emengo gisa amoroso.
Nai gaitu alaber
sustentu onareki
azi bizkor eder
erregaloreki;
errege bekala
eman du bereki
erregalo erreala:
Jesus onak bere
gorputza ta odola
emen oraño ere
presente dagola
janari ta edari,
berak daki nola,
ematen du arimari.
Nai gaitu bereki
Jesusek alako
sustentuareki
azi zerurako,
aita amorosak
bere entrañetako
hume gu preziosoak.
Len erosi gaitu
gorputz odoleki,
mantenitzen gaitu
aieki bereki:
O hume onetsiak,
nola ta zereki
paga aita gonen antsiak?
Nai nuke desegin
Au dela medio,
dugu gaitz guzien
bai erremedio,
baitare bizien
alimentatzeko,
ta ango delizien
maia gero logratzeko.
Ederki kostarik
guzia eman digu:
Eztugu faltarik,
ez ia, nai badugu
Jesus onareki:
Zer ia, zer eztigu
inen bere eskuareki?
Guk ama diguna
guri sobra amore,
ama iten diguna
millaka fabore,
pasatu duena
gugatik dolore,
ta gure guzia dena.
Amatzen dut Jesus
ene arimareki,
ta amore gonen sus
erre nai dut beti,
nik maitatu nai dut
indar guzieki,
guziak orreki ditut.
Onetsitzen nik dut
afektos on naies,
amatu ere nai dut
efektos ongi ines,
maite estimatzen dut
perfektos il naies,
ta orgatik bukatu nai dut
Amatus nik plazer
dut, ama dezaten,
desplazer alaber,
ofendi dezaten;
guziek, deseo
dut, ezaundezaten
Jesus eneki bateo.
Ofenses dut pena:
Nainuke desegin
orren kontra dena,
ta orri plazer egin
guzi guzietan
indar guziekin,
naiz bizi pena neketan.
Borz proguak
Amante bekala
errespondatzeko,
ta amore erreala
Jaunai mostratzeko,
bortz dire proguak,
eben obratzeko,
in bez arima prestuak.
Da lenbizikoa
ez ofenditzea
deustan Jangoikoa,
eta atenditzea
obras, gogos, agos
ez deus utsitea
iagos edo gutiagos.
Gauza bigarrena,
ongi guzietan
egin on daikena
berain amoretan,
baitare alaber
anaien onetan,
in naies Aitari plazer.
Biz irurgarrena,
sufri Jaunareki
gaitza datorrena
arimo onareki,
eta daikenean
baitare alegreki
Jaun onaren izenean.
Laurgarrena gauza biz,
proximoenganik
naiz sufritzen anitz,
barka berladanik,
pagatus oneki:
Jaunak on izanik
ori iten gu gaixtoeki.
Borzgarren ta azkena,
guzien korona,
in daiken obena,
quadratzen zaiona
Jaunai agitz agitz,
izan zelo ona,
logratzeko arima anitz.
Ala mostratzen da
karidade dela
fiña, progatzen da
Jauna amatzen dela,
ta anaia gurea,
ta imitatzen dela
Jaun onaren amorea.
Ala estimatzen da
iltzen axuria,
ongi logratzen da
odol ixuria,
arimen on naies:
Onen du iduria
zelo duenak anaies.
Zer ai gara?
Bi gauza on itentu
zelo ona duenak:
Armak atratzentu,
Jaun onaren penak
logratzeagatik,
ta ain kosta direnak
arimak ontzeagatik.
Zer ai gara bada,
malogratzen dela
uzten barin bada,
ta oinperatzen dela
Jesusen odola,
ta biotz epela
sutzen penas eztagola?
Orai ain nola len
Jesus ultrajatzen;
ori nik ikusten,
ta ezpata ez atratzen,
san Pedrok bekala:
Nola dut pensatzen
Jesus amatzen dudala?
Guziei, o Jesus,
guzia zuk eman;
bizi zure kostus
guziok, jan ta edan;
eta, o zer egia!,
zure defensatan
ez atra nai aurpegia!
Ta ardi logratuak
zure odolareki,
eta markatuak
zure markareki,
infernuko otsoak
ermaten bereki!
Non artzai il oziosoak?
Gorputz odoleki
erreskatatu len,
aieki bereki
bere ardiak emen
mantenitzen ditu
artzai onak, zeren
agitz estimatzen ditu!
Zuk maite baduzu
Jesus, ajolarik
iago nola eztuzu,
dezakezularik
ardies kuidatu,
ainberze ez kostarik,
ta artzai ona kontentatu?
Biotz bat berria
Nork logratzen duen
Jesus ezauntzea
egiaz bai emen,
ta kontentatzea,
ark logratuko du
elkar amatzea,
ta betiko fortuna du.
O Jesus, ona nik
kontentatu nai dut,
betiko oraidanik
nere kontatzen dut,
nereak orrenak,
biok eskatzen dut
izan gaitzen elkarrenak.
Jesus, in bezada
biotz bat berria,
itxeki bezada
bere su bizia,
in daien orreki
argi ta garbia
konforme orrenareki:
Orrek nai bekala,
guzis atra daien
noble ta erreala,
bizi eta il naien
sollik orrendako,
guzia izan daien
berorren gloriatako.
|
 |