www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Purifikazioa

 

ia berrogeigarren

eguna argitu ze,

lengo legearen

gisa kunplitu ze:

Ama humeareki

elizaratu ze

ixil, humil ta pobreki.

 

Ofrenda obeagorik

ezta presentatu,

eztare alakorik

beñere ofratu:

Jaunak bere berez

irur tu kontatu,

Jesus, Maria ta Josef.

 

Ze Jerusalenen

zar benerablea,

an justo zirenen

bat prinzipalea,

zegona esperatzen,

noiz salbazalea

mundura atrako ote zen:

 

Simeon deitua;

onek izan zuen

zerutik mezua,

etzela ez ilen,

joateko zerura,

ikusi baño len

nai zuen Kristo Jaun gura.

 

Orduan izanik

berriro abisua,

doa berladanik

tenplora etsitua

bere antsiareki,

noiz ta aur keritua

amak zeraman bereki.

 

Besotan arturik

aur dibino gura,

zarrak despeiturik

ia lengo tristura,

asten da kantatzen

despeida zerura,

ta Jaunari bedeikatzen:

 

Orai despeitzen nau,

Jauna, ni bakean,

ni bere sierbo gau

egungo egunean,

zeren ikusten dut

orai azkenean

ene Jesus ta eneki dut:

 

Nola zuen erran,

jendeen aurreko

ala baitigu eman,

eben argitzeko

argi bat bekala,

baitare Israelgo

gloria gora ta gala.

 

Simeonek emen

mostratzen argia,

zeñeki bear den

izan alegria;

despedidan berez

billa konpañia

Jesus, Maria ta Josef.

 

Azken errana biz

amari: Ona aur bat,

onen kasos anitz

goratzeko onerat,

ta anitz erortzeko,

nola jomuga bat,

onen kontra tiratzeko.

 

Onek ama zaitu;

zuk au seme duzu;

herituko zaitu

arimaraño zu

ezpata tzorrotzak,

daitzen ala agertu

asko gaixtoen biotzak.

 

aurrekoa hurrengoa