www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Baña Jesus ona...

 

Baña Jesus ona guk

nola dugu atenditzen?

Ainberze on eginen truk

nola korresponditzen?

 

Atenzio guti diogu

gureki emen dagonai;

esker onik eztiogu,

esker gaixto sobra bai.

 

Dagolarik gu betetzen

kontino Jesus fabores,

bear ginduke egon erretzen

guk amores ta dolores.

 

Bear ginduke emen bentzai

bere etxean honratu,

zeru-gisa nolapait

onetsi ta adoratu.

 

Emen guk aingerueki,

aien diña naiz ezin,

gure entraña guzieki

al guzia gusto egin.

 

Kontra ai gara, kontra bai

ofenditzen betiro

nolanai eta nonnai,

emen ere itsuskiro!

 

Ofenditus galtzen dugu

abogatu den bakarra:

Aurki ia zer uste dugu,

pena baizik ta negarra?

 

Ala litzake, baldin

guk baño obeki fabore,

Jesus, ezpalez egin,

guri izanes sobra amore.

 

Ala nola ama bat ona

daukana firme besarka

hume txarra dagokiona

kendu naies atzaparka:

 

Utzi balez, eror leike

txarra bai ta golpatu;

ala uzbanindez, nindeike

ni galtzera botatu.

 

Pleitu-gisara porfia

geurok geuren kaltetan;

kontra Jesus onegia

gure on naies ta onetan.

 

aurrekoa hurrengoa