www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bortz letra izenean:
Bortz prenda izanean

 

Gaitz guziak kentzen,

osoki sendatzen,

grazias bisitatzen,

bere eskus kuratzen,

bere kostus emen

erremedio bear den

guzia berak paratzen.

 

Ta beñere nion

aditu eztena:

Berak, naiz sano egon,

libre guzis dena,

medizina artu du

miña, purga, pena,

orreki sendatzeko gu.

 

Jesus, izenean

salbatzea duzu,

zure nai zenean

salbatuko nauzu;

izenak, zer egin

niri, erraten dizu;

ukatu izena zuk ezin.

 

Eztuzu nai zuk ez,

ni kondena naien,

eztuzulaik sinez

nai malogratu daien

zure odola eneki:

Beras salba naien

egin zazu ni zureki.

 

Beldur dut iltzeas,

beldur bekatuas,

beldur sentenzias,

beldur infernuas,

zure iras beldur.

Zuk izen artuas

karidades nago segur.

 

aurrekoa hurrengoa