www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aranzes koronatua

 

Naiz ala paratu

zeruko axuria,

etzen akabatu

etsaien furia,

naiz ez ia gelditu

gizon-iduria,

badute zer añaditu.

 

Errege nai zuen

onek izan; egun,

ziote, guk emen

errege egin zagun,

ta koronaturik,

bai adora zagun

emen guziek kurturik.

 

Aranze ta larres

uztai bat forjatu,

ta beren indarres

buruan frinkatu,

manto zar zatar bat

soñetaik paratu,

eskuan kanabera bat.

 

Ta ala jarri zuten

alki txar batean,

gur ta agur in zuten

irri-abarrean,

banaka ellegatus

beraren aurrean,

belaun bat an inklinatus.

 

Errege jauna, agur,

agoas diote,

ta gogoa makur,

irri iten diote

keñu meñueki,

ta ematen diote

buruan kana garreki.

 

Batak zaflada bat,

lixtua berzeak

tiratu aurpegirat,

noranai golpeak,

nork bere gogora,

nork iago torpeak,

guziek irria gora.

 

Oh! Nola zeruak

zeuden arriturik!

Oh! Nola aingeruak

ilun ilundurik!

Beira ezin beiratus

ala trataturik

Jauna, ta ezin mendekatus.

 

Orai denbora da

pazienziaren,

noizbait izanen da

bai potenziaren

justizia egiteko,

ta lizenziaren,

errege mendekatzeko.

 

aurrekoa hurrengoa