 |
Corpus Christiren festako himnoa
(«Sacris solemnus»)
Jai berri andias
biz alegranzia,
ta biotz guzias
kantatzeko ansia:
Despei ia lengoak,
berri biz guzia,
obrak, bozak ta gogoak.
Zelebratzen dugu
azken afaria,
non Jesus baitugu
jaten axuria
diszipuloeki,
baizen iduria
in denarena bereki.
Aren ondorean
axuri bizia
inik amorean
Jesus onegia
emanda amabiei,
bakotxai guzia,
eta guzia guziei.
Emanda pobreei
gorputza janari,
emanda tristeei
odola edari,
naiz iduriturik
ogi ta ardoari,
Jesus bera da altxaturik.
Jesus bera emanik
guziek ar zaze,
berak ala erranik:
Jan eta edan zaze;
iten duzenetan
betiro egin zaze
au ene memorietan.
Ta sakrifizioa
ala fundaturik,
onen ofizioa
dago manaturik
sazerdoteeri,
ta berek arturik
emateko guzieri.
Ogi zerukoa,
donoen korona,
inda mundukoa,
Jangoiko gizona:
Gauza admirableak!
Jaten du Jaun ona
pobre ta miserableak.
Trintate jauna, zu
Jesus onareki
laudatzenzaitugu
gogo sinareki
oraiko bizian,
segitzeko beti
eternidade guzian. Amen.
|
 |