 |
Trintateren
Trintate zer nai du erran?
Irurtasuna gure euskaran,
bat iruretan, irur batean.
Trintate Jauna egiaz
Jangoikoa bera:
Aita eta Semea eta Espiritu Sandua,
irur persona berez,
ta Jangoiko bat baizik ez:
Aita Jangoiko, Semea Jangoiko,
Espiritu Sandua Jangoiko;
alaere ez irur Jangoiko,
baizik irur persona,
ta Jangoiko bat:
Zeren irurek baitute
naturaleza bat,
majestade, podore ta guzia bat,
solamente distinto personetan:
Aita ez Seme,
Espiritu Sandua ez Aita ta ez Seme.
Prinzipio Aita: Semea Aitaganik,
Espiritu Sandua Aitaren ta Semearenganik:
Baña orgatik ez bata iago
berzea baño;
ez iago ta ez gutiago,
baizik irurak bardin eterno, poderoso,
baitire Jangoiko bat.
Nauzu guzis entendatu?
Etxi, espera, esperatu,
ezi eztaike ongi oraño,
zerura joan artaño.
Nauzu zerbait iduri edo konparanza?
Eztaike nion alkanza.
Naiz urrun, bat para zagun:
Beira zazu iruzkirat;
sua, argia, beroa an
irur tuzu batean,
ta irurak iruzki bat.
Baña etzaigu manatzen
osokiro entendatzea
misterio andi gura emen,
baizik sinki sinestea.
Jangoikoak ote du gorputz?
Ez batere, baita espiritu uts.
Nola da guzis poderoso?
Egin ta desegin baitezake
nola nai guzia nekerik gabe,
zeren baitu podorea oso.
Kriadore nola da?
Kriatu baititu gauza guziak deusetaik,
ta ez izatetik
atra direna izatera.
Eta nola da Salbadore?
Barkatzen baitigu bekatuak,
ta itzultzen graziara.
Nola da glorifikadore?
Graziaren gañetik
gloria ematen baitigu,
izanes guri amore:
On eginak guri,
progu errealak dire.
Zertan du mostratu
digun amorea geienik?
Nai izatean jautsi
Jangoikoa zerutik,
egin gizon,
bizi ta il guregatik.
|
 |