 |
Amatzen dut
Amatzen dut nainukela
ama dezaten guziek,
goiti beiti nonnai dela,
Jesus ilek ta biziek.
Nainuzke biotzak bildu
or guziak mal sanduan,
guziak erre pispil du
orren amoresko suan.
Erre ta pispil bedi
ene biotza bentzait,
ala konsola bedi
pasatuas nolapait.
Jesus, orrek lendanik
amatu nau beti ni:
Eztut len ta ez gero nik
aski amatu berori.
Ez gara bada bardin
ori, Jesus, eta ni:
Deusez ni, ta deus ezin;
on guzia berori.
Erregek du konbidatu
bere tratura probea;
probeak ezin ukatu
tratu gau ezin obea.
Bego eginik elkarreki,
o Jesus, tratu gurea:
Ori nereki, ni orreki,
ni orrena, ori nerea.
Nik estimatzen badut
errege etxola apalean,
gero ikusi uste dut
bere korte errealean.
Ordañak itzultzen ditu
Jesus onak nobleki,
ofensak pagatzen ditu
gaizki-eginak oneki.
Ongi nautenak nai ditu
beras pagatu obeki;
an zeruan inen ditu
jaun errege bereki.
Baña arara baño len
ederki pagatzen du:
Batendako, naiz emen,
eun iago ematen du.
Ones on apostu egin
nai batek orreki orai,
millendako bat ezin;
orren ona nork garai?
Iten badut zerbait on
nik orren amoretan,
ordañak milla millon
tut ene faboretan.
|
 |