 |
Nazareta itzultzearen
Josefek aiturik,
Herodes il dela,
ta biak arturik
itzuli daiela,
beira Josef eta
Maria direla
itzuliak Nazareta.
Antxe bizi zire
bake ezin obean,
sanduak baizire,
irurak batean;
zeruan Maria,
dagolaik lurrean,
imitatus kidaria.
Amabi urtetan
Jerusalena zen
bazkoa jaietan;
biak lagun ziren;
ebek itzulirik,
Jesus gelditu zen,
niork ere ez ikusirik.
Falta goarturik,
zer pena artu zuten!
Berla biurturik
an billatu zuten
neke pena andian,
ala arkitu zuten
erakustunen erdian.
Ama mintzatu zen
amoreareki,
zergatik in zuen
orrela bieki,
ezi zure billa
bai ta ansiareki
erman dugu pena milla.
Mintzo da amareki
Jangoiko bekala:
Ene billa ibilli
nola zuek ala?
Zuek nola etxakin,
nik beartudala
ene Aitaren gauzak egin?
Itz gebek erranik
amoltsu emeki,
Nazaretha joanik
Jesus ona aieki,
an etxe probean
bizi ze nobleki
obediente eskupean.
Zureki, Maria,
neure bearrean,
ama, dut porfia:
Duzulaik etxean
Jangoiko den bera
bai zure eskupean,
zer ez dezaket espera?
Ogei ta amar urtes
seme Jaunareki,
Jaunaren birtutes,
bere lanareki,
nola agraziatu
Jangoikoareki!
Nola zen jangoikostatu!
|
 |