www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Herodesen...

 

Berri gau emanik,

asi ze progatzen

ama berladanik:

Dabiltza billatzen

mundutik kentzeko

Jesus, naiz ona zen,

ta goiz eder bukatzeko.

 

Herodes eroa,

jakinik egia,

dela ia jaioa

errege berria,

dabila zebatzen

ira ta errabia,

aur guziak akabatzen.

 

O ero kruela,

eztuk zer pensatu,

ire kontra dela,

baizik sinestatu,

euroi ta berzeak

luzkela salbatu

nai guzien erregeak.

 

Naiz dabilan billa

otsoa eraturik,

naiz milla ta milla

aur zatikaturik,

oraño denbora

ezta ellegaturik

Jesus uzteko eriora.

 

aurrekoa hurrengoa