 |
Ama Birjinaren soiltasuna
Erretiraturik
an bere lekura,
etze konsolurik;
guzia ilundura,
galdurik argia,
bere Jesus gura,
bere maite ta on guzia.
An ze gogoratzen
bere Jesus ona,
beñere ezin atzen
fabore in ziona,
guzien gañean
Jangoiko-gizona
beraren seme egitean.
Pintatzen gogoak
aren iduria,
graziak, donoak,
bera zen guzia:
Aita, ama ta anaia,
ta artzai onegia,
egin ongi ta egin naia.
Ta Jangoikoaren
alde, justizia,
kontra gizonaren
alde injustizia,
ala ilarazteas
Jaun onai bizia,
ta ainberze penarazteas!
Kontino pensatzen
lengo ondasunean
zego ama penatzen
bakantasunean,
ezin konsolurik,
ah! soilltasunean,
bere gura faltaturik!
Zeri konparatu
zu nik, o Maria?
Nola konsolatu
zure pena andia,
ain nola itsasoa,
baita arrigarria,
amargo ta amorosoa?
Ekaitza badoa,
sarri itzuliko du
atrazen usoa,
arkara ekarko du
oliba-erramua,
mostratzen baitigu
bakea ta kontentua.
|
 |