www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Herodesenean

 

Herodesengana

Jesus biali zue,

ikusteko gana

Jesus arrek zue;

ta ikusirik arat,

eroak nai zue,

in zezan milagroren bat.

 

Zego arren aurrean

Jesus humil grabe,

begiak lurrean,

itzik atra gabe,

zeren ura baizen

urde ta alkegabe,

il zuena Bautista len.

 

Au galde ta galde,

juduek porfia,

guzia debalde,

Jaunak ixil mia:

Herodesek ala

zeuka Jaun andia

ero ta sinple bekala.

 

Soñetaik paratu

manto bat txuria,

ta zue jokatu

nola ero iduria

bere guardieki

—o erokeria!—

burla ta irri guzieki.

 

Ala bestiturik

habitu garreki

Jesus ta loturik

lengo lokureki,

juduen gogora

zekarten bereki

Pilatosen palaziora.

 

aurrekoa hurrengoa