 |
Errege goren gorena
Errege goren gorena
Jesus ala gureki!
Ene ditxarik obena
emen erregereki.
Naiz ezpalitz zerurik,
naiz ezpalitz gloriarik,
naiz ez ere infernurik,
naiz baterez penarik:
Aski da Jesus nor den,
nola ni amatzen nauen,
enegatik nola il den,
zenbat pasatu duen:
Ta guzien azkenean
aski da emen egotea
akzidente goien pean,
ta bera niri ematea:
Amatzeko Jesus nik
biotz ta arima guzias
erre ta deseginik
amoresko su bizias.
Jesus bada amatzen dut
sintasun guziareki,
Jesus respiratzen dut
ene anhelo ta antsiareki.
Amatzen dut iago bai
ezi munduko gustoak,
ezi estima ta andinai,
ezi amore ta gozoak:
Iago ezi nai den guzia,
ezi ondasun mundukoak,
ezi osasun ta bizia,
ezi dono zerukoak.
Nai dut afektoareki
biotz guzia enpleatus,
nai dut efektoareki
obras eta trabajus:
Nai dut perfektoareki
naiz trabaju pasatus,
amoresko suareki
bizi gau akabatus.
Amatzen dut, eta fiñak
amatzeko tut antsiak,
anbat nola serafiñak,
nola bere ama onetsiak.
Amatzen, ta dut plazer
ama dezaten zeruan
an direnek, ta alaber
on direnek desterruan.
Amatzen, ta dut pena
ezpaitute askok amatzen
ain amable amante dena
Jesus ona, ta estimatzen.
Nola daike ama dezaten
jauna ezauntzen ezpadute?
Argi bezki ezaundezaten,
orreki amatuko dute.
O ezaumentugabeak!
O Jesus zerko argia!
Argi beitez ilunbeak,
ikus orren onegia.
|
 |