 |
Denbora ellegaturik
Denbora ellegaturik,
atra ze eguzki berrina
zerutik agerturik,
Jesus andik etorria.
Iluntasunak argitu,
bideak tu erakusten,
gaitz guziak kenzen ditu
ta on guziak ematen.
Jangoiko jaunaren ona
guretako nola den,
progu Jangoiko gizona
Jesus ona dugu emen.
Obra on ta milagroak
egitea anitz bada,
baña trabaju alakoak
pasatzea iago da.
Zergatik, Jesus, pasatu
ainberze orrek zergatik?
Sobra den ona, ta amatu
sobra duen, orgatik.
Baña amatuek amatu
bearrean, kontra egin;
nai zute ori akabatu,
naiz berak bai desegin.
Nola tzakurra eror dena
jokatzen ozkatzera
bere jabe jautsi dena
butzutik atratzera.
Lenbiz galzale galduak
alzindu zire juduak,
beren ustes bai sanduak,
baña egiaz deabruak.
Judaseki tratu inzute
ogei ta amar dirutan;
merke Jauna ikusten dute
berla beren eskutan.
Traidoreak apareki
Jesus entregaturik,
berla kate sokaeki
daramate loturik.
Ala presentaturik
Anasi Jaun onegia,
beira ia golpaturik
bofetadas aurpegia.
Orduraño egondu ze
Jaun ona ixil ixila,
orduan mintzatu ze
bearres humil humila:
Gaizki mintzatu banaiz,
erran zadazu zertan;
ezperen, zergatik naiz
heritua gis ortan?
Nior fabore an etze,
naiz egia ezaundurik;
Jaun ona gelditu ze
aurpegia ubeldurik.
|
 |